Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzezleek egiten duten eszenaratze hau lehenengo unetik beretik ikusiko da bestelako gauza dela, nahiz eta parodia baten antzik ere batere ez izan; garbian egindako kopia baten itxura izango du, nolabait. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 100. orr.
Ziur nengoen hura guztia, Eugeniaren jolasa alegia, nire oharraren eszenaratzea zela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.
2002an izan zen obraren azken eszenaratzea. Berria - Kultura 2006-02-22
Hik egindako plana ona zuan, akatsik gabe funtzionatzeko modukoa, baina oreina behar zian agian; eszenaratzea hondatua zenez, hik arma jaitsi huen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 160. orr.
Lajosi inork ez zion bizkarra ematen, egiten zituen eszenaratzeak bat-bateko ezustekoz beteta egoten baitziren. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.
Gérard Desarthe-k Hamleten lekua du Shakespeareren antzerki-lan horretaz Patrice Chéreau-k egin duen eszenaratzean. Kolore distiratsuekin eginiko antzezpenak dira nagusiki, muturreko egoeren eszenaratzeak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.
Beste kontu bat da nola gauzatu den hori guztia eszenaratze eta interpretazioaren aldetik. Berria - Kultura 2004-11-13
Eszenaratzeari dagokionez, soiltasuna da eszenako osagai nagusia. Berria - Kultura 2004-10-10
Euskaldunara bildu zen jendetzak txaloekin adierazi zuen atsedenaldian eta amaieran gustukoa izan zuela ikusi eta entzun zuen sasiekialdeko eszenaratze exotikoa. Berria - Kultura 2004-05-04
Seppuku izeneko obran Yukio Mishima japoniar idazlearen bizitza eta obra jasotzen dira eszenaratze garaikide baten bidez. Berria - Kultura 2004-02-08
Inprobisatutako eszenaratze ahalegin alferrikako horren komedia. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 149. orr.