Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eszena 1 iz antzezlan edo film baten zatia, antzezlari berek antzezten dutena; eguneroko bizitzako gertakaria, kanpotik bezala ikusten dena.

Eszena hitza bera nahi bezain anbiguoa da, gainera, esanahi asko baititu: egiazko espazio bat, antzezteko lekua, metonimiaz ekintza bera gertatzen den imajinaziozko lekua, eszenan jokatzen den ekintza dramatikoaren zati bat (ekintza zati oso bat, beraz), eta, horrenbestez, iraupen jakin bat ere bai.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Nonbait ikusia dut, arte liburu batetan edo, eszena hori: langile talde bat manifestatzen ari da, iduriz haserre direla gizonak eta emazte gazte bat daukatelarik gidaritzat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Egunen batean hau bezalako eszena bat antzeztuko diat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 86. orr.

Eszenak bizitzaren xehetasun guztiak biltzen zituen: kaleko hotsak eta usainak, zuhaitz landatu berrien itzal meheak, auto bizkorren burrunba, eguzkiaren distira eraikinetako metalaren eta kristalaren kontra.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.

Usandizagari erabateko garaipena ekarri zion obra hura eszenara eraman zuen Konpainia bera ere lehen mailakoa zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Antzezleak adi-adi jarriko dira hastera doan eszenarako.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 95. orr.

Ezabatuta bezala dauka gertatutakoaren zehaztapena edo, behintzat, lanbro artean galdurik bezala oroitzen du eszena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 61. orr.

Eszena apaingela dotore batean gertatzen da. begiak ixten baditut edo sabaiari nolabait tinko begiratzen badiot, eszena berreraiki dezaket: zuhaitz bat urrutian, forma ilun eta mozkotea nire gainera heldu da lasterka.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 83. orr.

Neure begiok dadoen eszenaren lekuko izan direla.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

Guardiako sendagilea eszenan sartzearekin batera hasten da gauaren bigarren zatia.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.

Triestera iritsi nintzenetik bizi izandako hainbat eszena ekarri zidan musikak gogora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 242. orr.

Bere haurtzaroko eszena bat ikusten du arestian pinudiak edo zerua ikusi dituen bezain gardenki.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Gizonak, kortesiaren distantzia galdu gabe baina adeitasun natural batez, guztiz familiarra egin zaidan eszena bat marraztu dit zeren bila nabilen adierazi bezain pronto.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Felliniren film batetik aterea dirudien eszena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Haurra, neskatila eta liburua elkartzen dituen eszena hau han eta hemen ageri da Hugoren obran.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 50. orr.

Eszena hauek segundo gutxi bezain luze batzuetan etorri zitzaizkion burura.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.

Mundiala izan zen bonba fetidoen eszena!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 32. orr.

Negarra eragiteko eszenak, ikusi hutsarekin lotsa ematen zutenak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hoteleko gela batean gertatzen den eszena arrunta, zeinean bera zetazko izaretan zegokeen eta ni botila hotz bat xanpain eta sakeletan kristalezko kopa bi nituela azalduko nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Film luze hartako eszena gogoangarrienetako bat gertatzen zen bukaera aldera, japoniarra biktima, erdi hilik zegoen biktima, ikustera hurbildu zenean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 140. orr.

Euskal ezaugarrien epifania eman nahi zaigu garo-usaina darion eszena bukoliko horren bidez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.

Victoriak arrazoi zuen Rossetti, sortzailea baino gehiago, ilustratzailea zela esatean, eszena tragiko hori -elizkizunetan poemak zerraldoan sartzekoa- dozena bat urte lehenago sortu baitzuen bere arreba Christina Rossetti idazleak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 133. orr.

Badirudi gertu daudela eszena morbosoaz gozatzeko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

Bitxia da goiza eta bitxia goizak dakarkidana [...] gauean hotelera bidean ikusi nituen eszena fellinianoekin alderatuta.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.

Madarikatua, eszena kitsch baten tranpa sentiberan erortzen ari naizela esaten ari zaidan ahotsa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Guduak eta eszena militarrak gai hartuta egin zituen margo lanengatik da ezaguna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

Agindu horiei jarraituz, ilargi giroko eszena misteriozko bat eratuko da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 129. orr.

Lorategian amarekin izandako eszena ikaragarria antzeztu behar duzu!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 131. orr.

Gainera, ama-semeek ezin izan zuten elkarrekin hitz egin Zabedieroko kanpamentuko eszena zoritxarrekoaren ondotik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.

Nabarmena zen kontrolpean eusten ari zela eszena desatsegin bat antzezteko arriskuari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.

Eszena samur baten erdian, ni, gala-soineko beltz berria jantzita.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 34. orr.

Nadia, izu-laborrian baina konfiantzaz beterik era berean, eszena beldurgarri horri begira dago, halako mirespen bat begietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 449. orr.

Bego, bada, bere horretan, orain lotsatu egiten banau ere eszena gozo horrek, bertako flash-back baten apunte eta guzti.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

Ana Bolena datorkit gogora, eszena lazgarri hura, harengana doazenean Enrike ez-dakit-zenbagarrenak lepoa mozteko agindu duela esatera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.

Eszena eta sentsazio zehatz batzuk, hari fin bakar batez loturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Halako haur-begirada errukibera bat zeukan, ataka hartatik libratu behar zuen heroiak, nik alegia, galtzak galdu izan balitu bezala filmeko eszenarik goratsuenean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Hortxe eteten da amaren eta nire arteko eszena itxuraz hunkigarria.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 46. orr.

Badira anekdotak, badira kantak, hitz jokoak, foto zaharrak, liburuen aipuak eta literatura kezkak, denborako usadioak, solasaldi arruntak, familiako eszenak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 140. orr.

Bezperako eszenek zurrunbilo baten gisan asaldatzen zuten bere burua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 65. orr.

Gogoan dut txikitako eszena bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bat-bateko bertsolaritzak, eszena-artea ere baden aldetik, gogoa zabal jokatu behar du dramaturgia berrien ekarrien aurrean, ekarri interesgarriak onartu eta bere eremuan esperimentatzeko moduan egon dadin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Sartuko dira, Eszena-zuzendaria agurtu lehendabizi, eta gero elkar agurtuko dute, egunonak opaz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 19. orr.

Eszena-laguntzailea lasterka aterako da, eta handik gutxira itzuliko da berriro, orri mordo batekin, eta Gogorarazleari emango dizkio.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 75. orr.

Ikusleek jasota aurkituko dute agertokiko oihala, antzokian sartzen direnean, eta agertokia bera ere, egunez bezala, ez eszena tresnarik ez eszena hegalik, batere gabe, ia ilunpean eta hutsik, ikusleek, hasieratik bertatik, prestatu gabe dagoen ikuskari baten irudipena izan dezaten.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Atzeko bazter batetik eszena gaietako ohol batzuk hartu, aurrealdera etorri eta, belauniko jarririk, iltzez josten hasiko da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.

Jean-Louis Schéfer-ek, historiako segida-ordena atzekoz aurreratuz, antzerkiko eszena-antolamendu bat balitz bezala aztertzen zuen XVI.mendeko koadro bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.

Hiru eratako eszena-motak daude: bata tragikoa deitzen dena, bestea komikoa, eta hirugarrena satirikoa deitzen dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bilboko kale eszenekin batera, badira Ezkerraldeko meatzetan ateratako erretratuak eta Arratia aldean egindakoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 88. orr.

Izan ere, Sorollaren koadro asko hondartza-eszenak dira.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.

Maisua txundituta gelditzen zen, hitzik gabe, aktore bikain haien heriotza eszenaren aurrean, eta, gainera, lepoa eta alkandora orbanez beteta joaten zen etxera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Bitartean nire emazte ohiaren eta putakumearen arteko laztan-eszenak aurrera jarraitzen zuen, aldaketarik gabe.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 72. orr.

Esku batean kopa bat, liburu bat bestean, jakingosez beterik irakurtzen du amodio eszena bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 53. orr.

Behin gure amaren jelosia eszena bat piztu zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

Haserrealdi eta malko-eszena etengabeak gogoratzen ditut, baina hitzak ez.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Eta has bihartik pintatzen, ehiza eszenaren bat ahal baduk... iloba eta biok Pisarat goazen bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 257. orr.

Sakrifizio-eszena bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

Eszena txikiak antolatu zituen bat-batean, elkartze-eszenak, adiskidetze-eszena pozezko eta hunkigarriak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.

5 antzoki batean, eszenatokia.

Teatroaren beheko partean geratzen diren eta eskaileren norabideak markatzen dituzten angeluak zazpi izango dira; beste bost angeluek eszenaren antolamendua eratuko dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.

Eszenan agertzeko halako beldurra edo ikara sentitzen du, segundo batzuetakoa izaten dena eta eszenara agertzeaz bat desagertzen dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

6 zenbait lagunek parte hatzen duten gertakari baten irudikapena.

Itxaron, antola dezagun eszena: Eugeni igo dadila zure bizkarrera, madame; lepotik helduko dizu, emakumeen bizkarrean joaten diren ume horiek bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.

Triestera iritsi nintzenetik bizi izandako hainbat eszena ekarri zidan musikak gogora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 242. orr.

Bai, guztiz oroitzen dut orain eszena hura [...] eta oroitzen dut bazkal aitzin izan zela, eta ama ere, halakoetan ohi ez bezala, ondoan izan genuela egun hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Vitruviok erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa ematen du, marmolen imitazio hutsa zen antzinakoenetik hasi eta eszena eta paisaien irudikapen modernoeneraino iritsiz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.

Bai baitzeuden dekoratuak eszena hauentzat; zuhaitzak han hazten; loreak; argi jakin bat; irudi bakar batzuk.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.

Iruditu zitzaidan erlijio-kromoetako eszena horietako bat osatzen genuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Rembrandt-en edo Caravaggioren koadroetan irudikatzen diren itzalen eta argien arteko kontrastea, esate baterako, askoz biziagoa da egiazko eszena batean izango litzatekeena baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

7 (izenondoekin)

Haiek beren bidetik zihoazela, morroiak eta biok geureari ekin genion, urroztarren bordarantz, non ikusi bainituen behin batean Maddalen eta osaba Joanikot, amoriozko eszena eder hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 447. orr.

Ezin igaro daiteke hiru dimentsiotako eszena batetik bi dimentsioko irudi batera informaziorik batere galdu gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.

Berpizkundea bitarteko arte kristauak, adibidez, "formula" ikonografiko berak erabiltzen ditu etengabe, pertsonaia sakratuak irudikatzeko ez ezik baita eszena kanonikoak irudikatzeko ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Zine mutuko eszena barregarri bat iruditu zitzaidan.Irakurri berriro eta begiratu zein zorrotz eta gordin deskribatzen dituen gerrako eszenak eta gerrak sortarazten dizkion egoera psikologikoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eszena-antolamenduko elementuak izaten dira estilo bat eratzean gehien nabarmendu ohi direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Haien bizitzak eszena herrenkada batean agertu zitzaizkion; bata egunsentian, eskaileretan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bikain! Hona hemen malko eszena bat!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 293. orr.

Jazarraldi eroak, tiroketak, sute-txikizioak, mutilazio gogorrak eta heriotza-eszenak segundo batzuetan bene-benetako bihurtu, eta sekulako abailan pasatzen zaizkio gogamenetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

10 haserrezko-edo sentimen baten adierazpena, eskuarki gehiegizkoa edo itxuragabekoa.

Ez zaizkit eszenak egiten dituzten emakumeak atsegin -esan nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.

11irud/hed

Aurrean nuen eszenari begiratu nion -etxeari berari, jabetzaren paisaje bakunaren ezaugarriei, horma biluzei, leiho begi-huts ziruditenei, ihi ilara bakanei, eta zuhaitz iharren enbor zuri urriei-, arimako sentipen guztiz erori batez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

Antzinako zentzumenetan, usaimena izango zen ziur asko eboluzioaren eszenara agertzen lehena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Ez nuen, ez, eszena bat egiteko asmorik txikiena!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzeko eszena (3); arteko eszena (5); azken eszena (4); azkeneko eszena (3); bai eszena (4); baina eszena (5); bateko eszena (3); bateko eszena bat (3); bere eszena (3); beste eszena (8); beste eszena batzuk (3); bi eszena (7); bilbao eszena (5); bilbao eszenak (3); da eszena (10); da eszena zuzendaria (3); den eszena (11); den eszenaren (6); dira eszena (3); du eszena (6); duen eszena (5); dut eszena (5); edo eszena (4); egiazko eszena (3); eszena antolamendu (3); eszena antolamenduaren (3); eszena bat (54); eszena batean (6); eszena batek (3); eszena baten (5); eszena batzuk (13); eszena bera (4); eszena berritu (3); eszena edo (3); eszena eta (8); eszena gainean (11); eszena gaineko (3); eszena gehienak (3); eszena guztia (6); eszena guztiak (3); eszena haiek (4); eszena haren (9); eszena hark (6); eszena hartan (8); eszena hau (6); eszena hori (15); eszena horrek (6); eszena horren (4); eszena hura (35); eszena ikusi (3); eszena labur (5); eszena labur hura (3); eszena oso (3); eszena zailak (3); eszena zen (3); eszena zuzendaria (37); eszena zuzendariak (11); eszena zuzendariari (8); eszenak dira (3); eszenak eta (6); eszenako albo (5); eszenan agertu (3); eszenaren bat (3); eszenaren eta (4); eszenaren idazkera (3); eszenaren idazkera nozioak (3); eszenaren ondoren (3); eszenari begira (7); eszenarik izan (3); eszenen arteko (3); eta eszena (35); eta eszena batzuk (3); eta eszena gainean (4); eta eszena labur (4); eta eszenak (6); eta eszenako (5); eta eszenaren (3); ez eszena (4); filmeko eszena (4); gertatzen den eszena (3); giroko eszena (3); hain eszena (3); hainbat eszena (5); hasierako eszena (3); hondartzako eszena (4); hurrengo eszena (3); hurrengo eszenan (4); ikusmenezko eszena (3); izandako eszena (4); lehen eszena (3); nuen eszena (4); zaidan eszena (3); zen eszena (8); ziren eszena (3); ziren eszenak (3); zituen eszena (3); zuen eszena (4); zuten eszena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus