Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
6.741 langilek eskatu zuten eszedentzia edota lanaldi murrizketa etxeko betebeharrei heltzeko. Berria - Ekonomia 2004-04-11
Gutxieneko eszedentzia edo lana uzteko baimena urtebetetik lau hilabetera jaitsiko da. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Bideo-zaintza, eszedentziak edota ordezkapenak izan dira, besteak beste, Jaurlaritzak ezarritako neurriak. Berria - Euskal Herria 2004-11-10
Kaleratu aurretik langileei bost urteko eszedentzia proposatu zitzaien, baina langabezia saria jaso gabe. Berria - Ekonomia 2004-01-29
Proiektuari denbora gehiago eskaini ahal izateko lanean eszedentzia eskatzeko asmoa du. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Handik hilabete eta erdi inguru izango zen, bat edo beste asaldatuta hurbildu zitzaidanean, kalean barra-barra entzuten zuelako, "urtebeterako eszedentzia" eskatu nuela nire anaidi eta fraileengandik apartatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.
Eszedentzia hartzea ere pentsatzen ari da. Berria - Harian 2005-03-05
Danimarkako Jyllands-Posten egunkariko kultura arduradunari eszedentzia eman ziotela jakinarazi zuten atzo. Berria - Mundua 2006-02-11
Eszedentzia baten pean mozorrotu zuten dena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.
Iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin ziren eszedentzia edo lanaldi murrizketa eskaera guztien %6,7 besterik ez ziren izan gizonek egindakoak. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
Eusko Jaurlaritzak zenbait diru laguntza xedatu ditu eszedentzian edo lanaldiaren murrizketan daudenentzat. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Irakaskuntzaren alorrean ordezkapenen, eszedentzien eta lekualdatzeen inguruko erreklamazioak dira nagusi. Berria - Euskal Herria 2006-03-30