Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin mugiturik gelditutako arrain saltzaile bat atera egin zen estutze hartatik, ukabilak airean, iduna zantarkeriaz hanpatua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
Jarraian bere esku bero, haragitsu eta apur bat izerditsuaren estutze lagunkoia sentitu nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 254. orr.
Nemo kapitain ausartak berak ere ez zuen lortuko, ordea, marinel dohakabea garro haien estutze indartsutik askatzea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.
Diskojogailuaren platera biraka ari den bitartean, itxurazko estutze edo zabaltze mugimendu bat sumatzen da, espiralaren zentzuaren arabera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.
Baina beste kontu bat da Auzitegi Nazionaleko magistratuaren erabakiek zenbateraino egiten dioten traba PSOEko gobernuari, edo zenbateraino den Zapateroren estrategiaren lagungarri, ezker abertzalea ia arnasarik gabe uzteraino estutze hori. Berria - Euskal Herria 2006-03-18
Irudiak, ordea, hiru dimentsiotako errealitatea bi dimentsiotara proiektatuz gauzatzen direnez, "estutze" horretan informazio puska bat galtzen dela esan nahi du horrek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 65. orr.