Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estutxo 1 izond adkor estu samarra.

Ez da aski orain Botere hari estutxoak bilakatu zaizkion harresi zaharrok eraistea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

2 (adizlagun gisa)

Jantzia deseroso samar zetorkion sorbaldan, eta estutxo sentitzen zuen gerrian, baina, gainerakoan, gorputza estilizatzen zioten soinekoaren marra urdin-zuri bertikalek, Nora zena baino neska garaiago baten itxura eraginik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.

Estutxo baina garaiz hegazkina hartzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 120. orr.

Tarteka bakarren batzuk estutxo uztartzen dira, elkarri gozo iritzirik, baina ez gehiegitan, ez baita jolasa sobera koipetzerik komeni.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus