Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estutxe iz kutxatila eskuarki zurruna, zerbait gorde edo babesteko erabiltzen dena.

Esnagailu bat atera du estutxetik, eta eskumuturreko erlojua kontsultatu ondoren orratzak mugitu eta korda eman dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 112. orr.

Gorbata laxatu du makurtu aurretik, eta azken atorra eta aldagarri garbiak eta estutxe berde karratu bat hartu ditu maletatik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 112. orr.

Takoien gainean zuen ibiltzeko tankera deserosoak [...], poltsa eskuetan eramateko zuen modu dotoreak (biolinaren estutxea zeramala esan zitekeen) edo bere sorbalda beti biluziak mugitzeko erak nahastu egiten ninduten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.

Bere pintura-estutxearen gakoa beharrezko baino gogorrago itxi, eta bazirudien gako hark zirkulu berean batu zituela betirako pintura-estutxea, belardia, Bankes jauna eta bihurri basati hura, Cam, korrika batean handik barrena igaro zena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 57. orr.

Hori egiten ez badu, proposatzen ari den elkarrizketa eta akordioa «estutxe hutsa» besterik ez direla izango.  Berria - Harian   2005-02-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus