Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maila hartan, bere kemen intelektual eta emozionala gehienbat harantz bideratuz, askabidea aurkitu bazuen ere, hantxe zirauten beste liskar, estura -are hildura- batzuek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.
Isasiren ganbaratik irtenda, Basurtokoarenera jo nuen, estura batean, marinelen ahotsek akuilaturik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 240. orr.
Ez neukan agureak erregutzen zidana betetzeko barrurik: zer esan behar nion emakumeari, zer egoera ikusiko nuen, zergatik behartu behar ninduten estura hartara? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 147. orr.
Zerk sortua, ez dakit, baina esturak hartuta nengoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 127. orr.
Oro har, zinez esan daiteke Maupassanten autoskopiatik, bere barne mundu esturaz betetik, direla sortuak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.
Hiru ipuin mota bereizi ohi dira Maupassanten fantasiazko ipuin hauen artean: esturazko ipuinak, betiere halako ondoez sentipen bat uzten dutenak; eromenezko ipuinak, protagonistak poliki-poliki erotuz doazenak; eta gauza bitxien ipuinak, aurrekoak bezain gogorrak ez direnak, baina hala ere gogoa biziki erakartzen dutenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 18. orr.
Neure beldur naiz! beldurraren beldur; nire gogoa asaldatzen zaidanean haren esturen beldur, izumen ulertezinezko sentipen izugarri horren beldur. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.
Tiro haren eztandarengatik halako estura sartu zitzaidala bihotzean, ariman eta gorputzean, non uste bainuen nireak egin zuela, beldurrez hiltzeko prest. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Lehen esturekin batera, jendearen buru-mekanismoak martxan jarri dira. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.
Horregatik diot halako esker ona Sandrori, esturatan jarri nauelako berariaz, hartan eta beste hainbat ekinbide halakotan, itxuraz baino ez baitziren zentzugabeak; eta gertuz dakit baliagarri izan zaizkidala gerora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.
Gizaki honi, Jainkoaren esaneko denari, eta bere esturetan erabat leial denari, Jaunak erantzungo dio, saritzat bere burua eskainiz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 118. orr.
Tentaldiengatik urduri, esturengatik zapaldua, eraskotako etsaiengatik zauritua eta akitua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.
-Zure biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 248. orr.
Ehiza honetatik estura handi bat sortu ohi da, atsekabe sakona. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.
Gizaki honek, horrela inguraturik dagoenean, hain estura sakona jasaten du, non Jainkoagana jasotzen baitu bere oihua esan ezinezko deiadarrez. Zergatik ez zidan estreinakoan erantzun, zergatik pasarazi zidan une batzuk lehenagoko estura krudel hura? Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.
Pentsamenduaren eta bihotzaren estura ikaragarri bat, gogoratzeak berak larriminezko ikarak eragiten dituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.
Ai! nork ulertu behar dit nire estura nardagarri hau? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 314. orr.
Nire pentsamenduaren nahasmendu izugarriari diot beldur, batez ere, nire arrazoiari, ihes egiten baitit, estura larri misteriozko, ikusezin batek zirriborraturik, barreiaturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.
Edo iraganeko zorionaren oroitzapena gaurko estura da, edo gaur diren agoniek, izan ahal izan ziren estasietan dute jatorria. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.
Kordea galtzeko zorian zegoen Nora, barru iluna minez kiskaltzen, eta oinazeek sekulako estura batean harrapaturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.
Ulergarria benetan horrelako gizakiaren heroismoa, kanpotik hesiturik dagoen gizakiarena, barruko ahulezietan utziarena eta izpirituzko esturek zapalduarena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.
Sumatzen nituen haien bihotz esturak, haien azken zalantzak, haien soka lotzeko mugimenduak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 372. orr.
Hura sufrimendua, hura bihotz-estura! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 312. orr.
Baretu zen azkenik ekaitza, lasaitu ziren olatuak, eta belak berriro zabalduz aurrera jo zuten eta berehala atzean utzi Bahia Grande eta Magallanesen estura eta hurbildu Hornos itsasadarrera, espainiarrek aspaldi batez irekitako bideari jarraiki. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.
bihotz estura (3); estura bat (3); estura batean (7); estura eta (3); estura larri (3); esturarik gabe (3); halako estura (3)