Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estupro iz adin txikiko bat bortxatu nagusitasunaz edo engainuaz baliatuz.
Harrika hiltzen zituzten, berriz, adulterioa, estuproa, sodomia, bestialidadea praktikatzen zutenak, baita hilekoarekin larrua jotzen zuena ere, batik bat moroa edo judioa kristau batekin gurutzatzean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.
Klodioren estuproek hartua zioten izpiritua, bizarge eta emekara ikusten baitzuen beti ere neba. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.
Eta orduan izan zen izatekoa, estuproa, bene-benetako estuproa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 28. orr.
Estuproaren besoetara bultzatu ninduen Honorék. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.