Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halakoxe abagune batean ere Ortega-ren hitzaldian ez da guztiz falta kutsu arrazista, umore estupidorik ere ez. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 236. orr.
Aitortu behar da, dei modu hauek, berdin da Baroja edo Unamunorenak, Espainian nortxo goititzera eta, hari nagi eta geldo irizten zaionez gero, euskaldunak han nagusi jartzera, inoren lotsa eragiten digutela gaur, erakusten den harrokeria estupidoenaren pareko lotsagabekeria besterik ez baitu irudi. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 246. orr.
Gaur miradorean astoa ikusi dudanean, eta ikusi dudanean nik idatzitako zerrenda estupido hori, izugarrizko lotsa sentitu diat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.
Zer estupidoa, zer ergela, ez nuen besarkatu, ez nion muxurik eman. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 45. orr.
Arriskutsua da, estupidoa ez esateko, Alsaziakoa bezalako istilu partikular bat historia unibertsalaren paradigma gisa, are gizatasunaren funtsaren filosofia oinarrizkoaren arazo moduan esplotatu nahi izatea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 194. orr.