Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskatoa estuki besarkatzen zuten besoak lasaitu zituen Egutxik, eta samurki besarkatu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.
Dastamena eta usaimena oso estuki erlazionaturik daude (bi zentzumenak ahultzen ditu buruko hotzeriak), baina dastamena ez da usaimena bezain sentikorra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.
Munduaren iskanbilatik bakartua egon arren, kalezuloak bizi burrunbatsu berezkoa du, munduaren sakonenean estuki errotua, iraganaren sekretu zenbaiti atxikia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.
Badira, beraz, bakuntasun solidoko lehenkiak, zati minimoetan estuki bateginak, eta ez hauen biltzetik bateratuak, bakuntasun eternaletik indartuak baizik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.
Ahozko tradizioen itxura berezia nabari da artean ere kontakizunotan: soilak dira, adar apaingarririk gabeak, funtsari estuki atxikiak eta, horrexegatik, indar bereziz hornituak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.
Nire momentu kritiko hau ere estuki dago telefono bati lotua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 79. orr.
Lurrari estuki lotutako bizimodua zen haiena. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 126. orr.
Auzi hauekin estuki loturik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.
Hain zuzen ere lanak lotzen zuen estuki gizon harengana, eta baita bere sentimenduen tiraniak ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.
Eta giza-harremanak jorratzerakoan estu-estuki harremanetan agertzen dira afektuari dagozkion loturak (maitasuna), eta gizarte mailako loturak (politika). Berria - Kultura 2006-04-25
estuki lotua (5); estuki lotuak (3); estuki loturik (7); estuki loturiko (6); estuki lotuta (14); estuki lotuta dago (3); estuki lotuta daude (3); estuki lotutako (6); estuki lotzen (3); eta estuki (6); hain estuki (4)