Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estufa iz egurra, ikatza edo kidekoren bat erretzen den berogailua.

Guztiek zuten beste zertaz kezkaturik; Errusiatik itzultzen ez zen semeaz, egurrik gabeko estufaz, zolarik gabeko oinetakoez, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

Klase denboran estufaren alboan bilatzen genuen epeltasuna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Estufa ondoan eseri naiz, destenore bainengoen, eta murmu astunak hartu baino lehen, patrikan neraman koaderno txikia atera dut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.

Gure atzitzaileak sartzen ziren bitartean, beta izan nuen burkoaren azpian neukan errebolber koxkorra [...] estufaren errautsetan ezkutatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

Adrianek bere zurezko figurak egiteko erabiltzen zuen etxola prestatuko zela ikasgelatzat, adierazi zidan, eskatuta zeuzkatela mahaiak eta arbela, eta estufa ere berria ekarriko zutela negurako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Errabinoaren semeak estufa txiki bat ipini zuen han, Henne izoztuta gera ez zedin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Butano estufa zen, aurrealdeari su eman eta gori gori jartzen zena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus