Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estudiatu, estudia(tu), estudiatzen 1 du ad adimena erabiliz zerbait ulertzen edo ikasten saiatu; gai jakin bat aztertu edo hari buruz eskolak hartu.

Haiek eta ni, artean, unibertsitatera joaten ginen, baina [...] fundamenturik gabe eta gehiegi saiatu gabe estudiatzen genuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.

Nik nahiago nuen estudiatzea eta ikastea, bizitza interesgarria eraman, ezkondu eta etxekoandre izatea baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 88. orr.

Hamasei urte zituen, eta prestigio handiko ikastetxe batean estudiatzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.

Biblioteka probintzialera joaten naiz estudiatzera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 111. orr.

Seme bat izan nuen emazte gorrotagarri horrekin, seme eskerbako bat, aspaldi hiriburura estudiatzera joan eta etxera inoiz ere etortzen ez dena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 45. orr.

Nitaz hitz egin zioten, agerikoa omen zen estudiatu nuela.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 171. orr.

Aitak erabakia zian orduko Parisen estudiatuko nuela, berak ere hantxe estudiatu baitzuen: "Han gutxienez mundu zabala ikusiko duk, hemen ez bezala", esaten zidaan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 33. orr.

Gino, orduan, Alemaniara bidali zuten estudiatzera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 93. orr.

Sofistikatua baina ez gehiegi, utzikeria-ukitu ondo estudiatu batzuekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Nahiko nuke nik haren notak atera, hark bezain gutxi estudiatuz.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 52. orr.

Gogor estudiatu behar genuen, baina ez zen erraza gogoa liburuetan atxikitzea, izenorde erlatiboak bere antezedentearekin jeneroan eta numeroan izan behar zuen konkordantzian, edo Nankingo palazio urrunean, edo subjuntiboaren ezaugarrietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

Estudiatzeko asko, arren, errebalida gaindituz gero unibertsitate aurreko ikasturtea oso ondo egingo genuela Obabatik atera gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Aulkian esertzeko, aulkiko bizkarraldean bermatzeko, ibiltzeko, gauza bat hartzeko, lehengo tokian uzteko zuen modua, dena zeharo estudiatua zegoen, behin eta berrizko saioen ondoren modutua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 133. orr.

Esku mugimendu txiki ondo estudiatuak eginez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Luis Madrilen estudiatzen ari zeneko opor batzuetan izango zen.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 128. orr.

-Aizu, ez zara, ba, kasualitatez -nik galde-, garai batean Zürichen estudiatzen egondako Joachim Hencke delako baten senitartekoa izango?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Ea zergatik ez den estudiatzetik eta irakurtzetik gelditzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.

2 (aztergaia edo ikasgaia aipatuz)

Herria estudiatu behar da -Costa-k egin duen bezala, esaten du-, eta bere eskolan eskolatu, landu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.

Eta, gure estatus politikoaz ari naizela, puntu hori estudiatzen eta sakontzen hasi beharko duk: ez al hindugun, bada, Parisa horretarako bidali?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 64. orr.

Nuriak goitik beheraino estudiatua eta programatua zuen ekitaldia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 207. orr.

1968an egin zuen alde, eta, oker ez banago, Zientzia Ekonomikoak estudiatzen dabil Lovainan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 217. orr.

Denbora-pasa moduan alemana estudiatzen nuen etxean aurkitu nuen gramatika batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Batasun sistematikoaren lege erregulatzaileak nahi du guk izadia horrela estudiatzea, edonon anizkuntasun ahalbait handienaren ondoan batasun sistematiko eta helburuduna egongo balitz bezala amaigaberaino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 242. orr.

Bidea ondo estudiatuta daukadalako.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 59. orr.

Musikeneko bederatzi hari laukoteek eta Baionako hirurek euskal errepertorioko obrak estudiatuko dituzte, masster class-ak jaso, eta sorkuntza eta interpretazioa landuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estudiatu egin (3); estudiatu zuen (3); estudiatzeko gogorik (3); estudiatzen ari (4); estudiatzen genuen (3); nik estudiatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus