Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estuario 1 iz ibai bokale zabala, itsasaldien eraginpean dagoena.

Standard petrolio-errefinategian hasi zen lanean, Sena ibaiaren estuarioan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

Haritzaldeko bi biologoek Gipuzkoan egin dute azterketa, Bidasoa, Oiartzun, Urumea eta Oria ibaien arroetan Zarautz eta Urolako estuario eta paduretan ere behaketak egin dituzten arren, ez dute koipurik aurkitu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Estuarioak dir-dir egiten zuen muinoen artean, ibaiko ura dirdira hutsa zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 181. orr.

Bistan da ezen, estuarioko ertzetik hain gertu egonik, Porta de Ferrok balio behar zuela, batez ere, pertsona eta merkantzien ibai-garraiorako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 261. orr.

Lisboa setiatuta dago, finean, zenbait hildako ehortzi dituzte, zaurituak, hildakoen ondoan, bateletan eraman dituzte estuarioko beste ertzeraino, eta handik, menditik gora, batzuk hilerrietara, besteak odol-ospitaleetara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 295. orr.

2 (izenondoekin)

Ondoren baretasuna, Tajoko estuario zabala, bi gorputz elkarren ondoan, arraunean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 348. orr.

Hiria eta lusitaniarren kanpamentuaren artean, lusitaniarrak diogu haiek euren buruari artean ematen ez zioten izena den arren, estuario zabala ikusten dugu, hain zabala non, lurretik barna oinez buelta emateko pasatu beharko bailitzateke.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.

Irudi ezin ederragoa litzateke arraun-bateltxoa estuario geldoa zeharkatuz, inorena ez den uraren erdian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.

Belak zabaldu ziren, eta haizearen laguntzaz, itsasontzia astiro lerratu zen estuario grisetik kanpora.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 391. orr.

Lurrerantz sartzen den estuario argitsuko bi ertzetan hedatzen diren ortuak ikus bitez, hiria habia egiten duen muinoaren eta beste aldeko, mendebaldeko muinoaren artean magal bat bezala hondoraturik dagoen Baixa honetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bigarrenean, Errobi-Urdazubi, estuario guneak, ingurumena zaintzeko urratsak, eta itsasoa.  Herria   2005-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estuario zabala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus