Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estualdi 1 iz larrialdia.

Egun hartan taberna batera sartu eta estualdi bat izan nuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Pare bat urte lehenago Lucyk zuen estualdi berbera izan zuen eta, berak bezalaxe, Londresera etorri behar izan zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 164. orr.

Estualdi batean nago.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.

Orain, indar ezagutzaile goren honen argipena eman behar dudanez, estualdi batean gertatzen naiz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

Arrazoimena ez da bere erruz gertatzen estualdi honetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.

-A ze estualdia! -deiadar egin zuen Ellenek besoak luzatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.

Froga fisiko-teologikoa bere enpresan trabatzen da, bat-batean estualdi horretatik irteteko froga kosmologikora jauzia egiten du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.

Hura ere beste estualdi batzuetatik ihesi zebilen.  Berria - Kultura   2006-01-24

Zorteak estualdi asko eta haur asko ekarri dizkio.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 170. orr.

-Miseria honetatik ateratzea, estualdirik gabe bizi ahal izateko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 140. orr.

Espero diat aurrerantzean honen moduko estualdirik ez duala pasa beharko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

Entzun zuen Jaunak haien deiadarra eta ikusi estualdia.  Elizen arteko biblia   Jdt 4,13

Sendotu bihotza eta eutsi gogor, ez larritu estualdian.  Elizen arteko biblia   Si 2,2

Bere buruaren jabetza erabat galdu ez, eta mingainari eutsi dio estualdian jarriko duen hitzik ez ahoskatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 291. orr.

Zergatik bidali dituzu zeure anaiak hain urruti, goseak hiltzera eta bestelako estualdiak jasatera?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 681. orr.

Ez du uholde handiak izutzen ere estualdian babesgarri Jainkoaren Semea duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Tratu ustela gertatzen da, sartzen dena itsu-itsuan gastatzen bada, zeren geroago estualdian gertatzean ezin baita bereizi diru-sarreren zein kopuruk jasan dezakeen gastua eta hau zenbatean murriztu behar den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Polizia eta guardia zibilez bete ziren inguruak eta, estualdian, leihoetako zirrikituetatik begira, ez zeuden lekuan ere hortzetaraino armatutako poliziak ikusten zituzten.  Berria - Harian   2005-07-07

Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,10

Gure atsekabe eta estualdi guztien artean, adorez beterik utzi gaituzue zeuen sinesmenagatik.  Elizen arteko biblia   1 Ts 3,7

Zenbat estualditatik ez ote zara irten!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 157. orr.

Berak atera bainau estualdi guztietatik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 4,9

Nik sartu dut estualdi honetan, bai, eta nik aterako dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 77. orr.

Arestian pasatutako estualdiaren ondotik, lasaiago nengoen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

Baina orain estualdian daudenak ez dira beti ilunpetan egongo.  Elizen arteko biblia   Is 8,23

Adierazpen horiek egitean Arzalluz harreman mota horren alde agertzen da, baina efektu bikoitza eraginez: batetik, estualdi batean jartzen ditu Zapatero eta PSOE (batez ere PPrekiko) eta, bestetik, EAJren gaineko presioa [...] desbideratzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez eromenean ez goibel, esan zuen Tomek, ez estualdi larrian ez diru eske; bera ikusi nahi zuen, besterik ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Fidel dik izena, Albanyn bizi duk, eta estualdi ikaragarrietan sartuta zabilek beti.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

Nola esetsi didaten, nola eraso didaten, zein estualdi latzak igaro ditudan!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Eta ez gara estualdi txikian aurkitzen beren dedukzioa dela-eta, ezin baita beren erabileraren eskuduntza nabaria bihurtuko lukeen zuzenbide-oinarri nabaririk aurkeztu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Nik komunera ihes egiten nuen haren oihuek eragiten zidaten tripako estualdiak behartuta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.

Badira sofrikarioen bizipen hain harrigarri eta neurrigabekoa dutenak, non ez berak ez beste inork ez baitezake norabidetu horrelako estualdian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Sekulako estualdia eragiten baitzidaten haren garrasiek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Esan ezinezko estualdi honetan aurkitzen zelarik, arima hau Andre Mariagana eta Santuengana itzuli zen, arren eta arren eskatuz etor zitezela berari laguntzera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lularen aginteak estualdi egoera du berriro ere.  Berria - Mundua   2006-03-29

Ez egin irri beraren estualdi-egunean!  Elizen arteko biblia   Ab 1,12

· Barne estualdiak gainditzen ninduela egin nituen hogei kilometroak, eta geltokien ilara amaitzen ez bide zelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 344. orr.

4 estutzea.

Nik, zer esan ez nekiela, eskutik heldu, eta estualdi bat eman diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin zituen estualditik (4); estualdi bat (4); estualdi batean (4); estualdi guztietatik (3); estualdi hartatik (3); estualdi honetan (5); estualdi latzak (3); eta estualdi (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus