Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halabeharrez, kamioi bat husten ari zirela-eta kaleko pasabidea estuagotu zenez, nire ondo-ondotik igaro behar izan zenuen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 31. orr.
Angela eta Karmenen arteko lotura estua izan arren beti, polito estuagotzen zen gizonek alde egiten zutenetan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 184. orr.
Beste gizon askorekin alderatuta inguratu erraza zen bizkarraldea estuagotu zuen Mentxuk besoez, bestearen bizkarrezurrean esku biak elkar lotuz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 78. orr.
Eta barre egiten zuen, eroki gozatuz, bere besarkada ahaltsua geroz eta estuagotuz, pozezko eromen batean oihuka: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.
Lisa ederrak kortsea estuagotzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.