Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estu 1 izond meharra.

Hesi hostotsuz bereiziak ziren bide estu ordenatuak, bide bareak, zehazki eta arauz inausitako bi horma hostotsuren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Orduan ikasi nuen lurralde honetako egoitza zahar gehienek dituztela horrelako pasabide estu luzeak hormetan, sototik ganbarara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 263. orr.

Etxeak garaiak dira; karrikak, estuak eta ospelak, eguzkia ilunabarrean baizik ez baita sartzen bertara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 123. orr.

Mendate haietan erraza zen etsaiak geldiaraztea, menditartea estua baitzen eta binaka baizik ezin ziren igaro.  Elizen arteko biblia   Jdt 4,7

Beste danbateko ozen bat entzun zen, eta landa-bide estu batean aurrera joan ziren ziztu bizian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.

Pasealeku estu bat zedarritzen zuten zuhaitzek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Euskal Herrian orain berrogei bat urte genituen bezalakoak dira errepideak, estuak eta segurtasun neurri handirik gabeak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

Presoek ez zuten berez kuartelaren espazio estua utzi behar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.

Harryk ikusten zuen kale estu iluna ez zen inola ere Diagon kalexka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Joanesek karrika estu harlanduz apainduetatik gora jo zuen kontzeju aldera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Elizaren inguruan kiribildutako kale estu bihurrietan gora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Bihurgune estu batean errepidetik irten eta amildegira egin zuen jauzi bere auto barruan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 98. orr.

Autobusak, aldapa estu batean, bi ibiltari motxiladun belar hesiaren babesera salto egitera behartu zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Ibar sakon bat da, zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Leihoek aranondoz betetako jardin luze eta estu batera ematen zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.

Kotxearen barrualdea estua eta itogarria zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.

Zaharren etxe zuri harrizkoak amaigabea zirudien bere leiho estu ugariekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Sei pisuko eraikina zen, leiho estuekikoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Bide estu eta zuloz betea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 25. orr.

Beren konkisten aurretik itsaso estu eta harkaitzez bete baten bazterrean bizi zirenez, harkaitz haietatik beretatik atera zuten etekina.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

Eliza estua zen, behar bezain iluna eta erabat hutsik zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Edozein lurjaberen herrixkara iritsirik, ikusgura begiratzen nion zurezko kanpandorre estu eta garaiari edo zurezko eliza zahar, zabal eta ilunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.

Beti grisa zen zerurantz ematen zuen leiho kristalgabe, altu eta estu baten aurrean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.

Harryren ohe ondotik igaro eta zurezko eskailera estu batean gora joan zen Stan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.

Eskailera kiribil estu bateko paretan zintzilika zegoen margolan baten barruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Gela ziztrin horretan, hiru hankako ohe estu bat hormara hurbildu, eta lastaira-antzeko bigungarri txiki bat ipini zuen gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Hatz lodi batzuetan nekez sarturiko eskularru estua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Lehenbizikoa Banffeko mendi-gidari bat zen, oso mendebaldekoa tankeraz: alkandora, jeans estuak eta cowboy kapela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Blusa eskote handiduna, gona estu ñimiñoa eta zapata takoidunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Praka estu beltzak eta jertse beltza ditu jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 28. orr.

Egia esan, zapata estu hauekin gorriak ikusiz etorri naiz honakoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 37. orr.

Atorra estuak ez zion minik ematen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 145. orr.

Benda estu batekin lotuko bagenio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

Hark ezin zuen erditze normala izan; zailtasunen bat izan behar zuen; pelbisa estua izatea, zerbait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.

Sudur estu baina kakoa, begi distiratsu eta begirada umela, eta bizar labur eta biribilarekin bat egiten zuen bibote urdin ederra.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.

Hemen izango da begiratzea Betaniatik Jerusalenerako bidea, ea zabala zen ala estua.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 119. orr.

Henne ijito bat bezain beltza zen, aurpegia estua, zuloak masailetan, ihar-iharra: hezurra eta azala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Haren ondoan, urrezko disko itxurako kobrezko plater bikain batean, edontzi estu batzuk, gainaldea puntuz eta kolorezko irudiz bete-betea zutenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 219. orr.

Sukaldea txikia zen, eta estu samarra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Estua zen atea, baina aise sartu zen han aulki gurpilduna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.

Gero zubi baten ondora eraman zuen, eta ezin zitekeen hartatik pasa arrisku handiz izan ezik, oso mehea eta estua baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 995. orr.

Halakoak hobeto nabarmentzen dira leku itxi estuetan: belar moztu berriaren azpian gordetako sugeak bezala, beroa behar dute suspertzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Oinak motzak eta behatzaldean zabalak; estua bularra; besoak argalxkak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 288. orr.

Euskara ez da, dagoeneko, Euskal Herriko muga estuetan bizi den hizkuntza, mugarik gabea delako Euskararen Herria.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 200. orr.

Bihotzetik irten eta gero, zirkulazio sistemikoko arterietara banatzen da lehenik odola (8.2 irudia); handik, arteriola izeneko beste hodi txikiago batzuetara, eta kapilar estuetara gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.

Aldaka estuak galtza are estuagotan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.

Azken aldiotan irudiari buruz egin diren azterketa asko eta asko diziplina-ikuspegi estuagotatik abiatuta egin badira ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.

Ibaiaren gainean luzatzen den pasarela estua da, estuegia aukeran, eta, oholak zartatuak daudenez, guztiz desegokia takoi luzeen gainean ibiltzeko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Haien artean baziren kopeta estuko eslabiarrak, odolean Inperioko ezaugarri eta bereizgarri guztiak nahastuak dituztenetarikoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 40. orr.

Diktadurak ez zuen batere gastatzen bide estuko tren haiek berritzeko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 48. orr.

Han Joan ziren beraz lorategian behera betiko norabidean, tenis zelaitik aurrera, panpako belarretik aurrera, hesi estuko ataka hartaraino.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Buru-ukaldi batez eskertu nion faborea, eta xeheak itzuli zizkidan leihatila estuko zirritutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Kopa kapelu eroria eta hegal estukoa, joskuretan higaturiko lebita, botoi biko bat lotua, erloju kate lodia kornalinako giltzarekin, nola-halako tratuetarako izena ematen duen sosik gabeko judu aurpegikoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.

Hiriaren bi aldetara kai eder bat dago, sarrera estukoa.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

2 hertsia, tinkoa; larria.

Poztu egin nintzen ataka estu hartan ere oraindik ironia erreserba agortu ez zitzaidalako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 217. orr.

Giro estu, zorrotz samar kontrolatutako batetik beste giro laxoago eta lasaiago batera igarotzetik sortu ote zitzaidan?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.

Gauza jakina da kontzeptu horrek (jatorri enpirikoa du, berez) oso lotura estua duela filmeko irudiak eragiten duen eta eremua egiaz espazio sakon bat dela uste izatera eramaten duen errealitate-inpresioarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Zientziaren alderdi berri horrexek, teknologia egunetik egunera orohartzaileago batekiko lotura estu horrexek markatzen ditu hain sakonki gaur egungo gizarte-bizitza eta kultura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.

Hitzaren zentzurik estuenean, fisikoki gertatzen diren hots guztiak dira alofono.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.

Harreman estua eta luzea izan baikenuen berarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Besarkada estu batean luzaro egon zen mutilarekin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 58. orr.

Bazen han larrialdi estu bat, esan gabe adierazia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Luzamendutan ibiliz gero, kontu estua eskatuko dizue Jaunak zeuen Jainkoak, eta errudun bihurtuko zarete.  Elizen arteko biblia   Dt 23,22

Amnistiaren lehenengo legeak irizpide estuegiak zituela jabetu zirenean, lege malguagoa onartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Aspaldiko borrokarik estuena eskaintzen ari dira traineruak TKE ligan.  Berria - Kirola   2004-08-10

Uste zuen lehia estuegia zela, eta Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Zuri-zuri zegoen, trantze estu bat pasatzen ari balitz baino abailduago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Minutu estu batzuk joan ziren horrela; luze, oso luze joan ere.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 152. orr.

Une batzuetan frantziskotar ebanjelio-bizieraren freskotasuna eta askatasun alaia aurkituko du, eta beste batzuetan, berriz, irizpide eta arau guztiz estuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

Liburuak apal estuetan estuegi sartuta ikustea zen Ruche jauna gehien haserrearazten zuten gauzetariko bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

Horrela elkartu ziren berriro, azkenean, Éomer eta Aragorn, gudaren ordurik estuenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 149. orr.

Hamar egun joan ziren Joseba Catherineren etxean egon zen ilunabarraz geroztik, eta azkenik heldu zen eguna, ataka estuko eguna.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 70. orr.

Baina zientzia fikzio zale askori irudimen estukoa iruditzen zaie.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 16. orr.

Zorrotzegia zen horretarako, ikuspuntu estukoa, politikak eta botereak beharrezko duten malgutasunik gabea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.

Parte-hartze handia, esprint esturako.  Berria - Kirola   2004-08-07

3 (hitz elkartuetan)

Botila mutur-estu horrentzako nahiko aproposa den beste bat eman diot -ziurtatu zuen, gau-mahaira begiratu eta atzamarraz seinalatuz-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 103. orr.

Ez ezazu orain estu-plantarik egin, Dolmancé; nirean bezalaxe sartuko da zurean ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 175. orr.

Eskultura barrokoetako oihalezko jantzien azpian begiratzea, konfesaleku barruan sartu eta aitortzetara jolastea, koruko eskailera ilun-estuetan gora eta behera ibiltzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.

4 adlag

Eskua estu itxita zeukan tapakien gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 243. orr.

Arras serio zegoen, ezpainak estu, begiak argi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Besartean, estu hartuta, katu gorrixka handi bat zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

-Eutsi, Joantxo, eutsi -xuxurlatzen zidan amak, sorbaldetatik estu helduta-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Beso batez Dudley estu besarkatu eta musu handi bat eman zion masailean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Hantxe egon ginen eserita ezer esan gabe, elkar estu besarkatze hutsaz konformatuz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 42. orr.

Makila magikoari estu heldu berriro, eta prest jarri zen ikasgelaren erdian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.

Gero, aginduak eman zituen Mikel Strogoff estu lotzeko eta gainerako gatibuekin Tomskera bidaltzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.

Jaiki zaitezte denak! -zioen oihuka, bihotza estu eta oso urduri.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 93. orr.

Giharrak dar-dar, arnasa estu, imintzioka, ezin izan diozu negarrari eutsi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Bere barrua estu eta ilun zuela, Harryk ateari tira egin zion zabaltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Bere poza estu gorderik berezkoa ez zuen kontrol-erakustaldi ezohiko batez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Bai, adiskidea, estu erabili ninduan egun hartan. ustekabean, espero ez nuen zalantza batek harrapatu nau estu: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 310. orr.

Estu agindua zuen bere gaixotasunaren berri azken unera arte eman ez ziezaioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Bien bitartean zuen nahi guztiak estu betetzeko agindua eman dit.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 36. orr.

Barruan jendea estu pilatuta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 97. orr.

Kezkatsu samar sentitu nintzen bat-batean, bihotza taupadaka, eztarria estu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 318. orr.

-Uste duzue Black oraindik gazteluan egongo dela? -xuxurlatu zien Hermionek estu eta larri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.

Kartak zorrotik ateratzeko ahaleginetan ari nintzen, baina oso estu sartuta zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Bai estu gindoazela autobus-plataforma hartan!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 31. orr.

Diruz estu samar genbiltzan, zeren nik ez nuen lanik egiten, eta Ryokok ez zuen tatuaje eginean ibili nahi sos gutxi batzuk ateratzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.

Aldi berean nengoen estu eta lasai.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Palermoko bigarren printzeak lehengo lepotik zuen burua, lehengo izua barrenean sendo eta estu sartua, bera armaduran bezala, irten ezinik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 94. orr.

Burua itzuli nuen, bihotza estu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Jadanik estu geratzen zitzaizkidan gazte-denborako elastikoak deskartaturik, berriro ere anaia txikiarengana jo behar izan nuen  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

5 estu bildu (corpusean orobat estubildu g.er.)

Burusia estu bildu nuen ez hozteko, eta eginahalak egin nituen ahalik bizkorren nire gela epelera joateko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 227. orr.

Atze eta aurre, estu bildua naukazu, zeure eskua nire gain ezarrita.  Elizen arteko biblia   Sal 139,5

Gona, berriz, gerriaren inguru guztian estu bildurik eramaten da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

Aire libreko dendak, ele eztiz beteriko saltzaileak, oinezko estubilduak, erosle hagitz presatuak, feria esan ohi zaion oihu, irri, irain eta kantu zirimola hau guztia biziagoa eta alegeragoa da Espainian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

6 estu hartu

Besartean, estu hartuta, katu gorrixka handi bat zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

· Estu hartuko dut Jerusalem: intziriak eta negar-zotinak izango dira, eta opariak erretzeko aldarea bezala jarriko dut hiria.  Elizen arteko biblia   Is 29,2

Jainkoa dardarka sumatzen du, estu hartuko duten galdeketa latz baten atariko izu-laborriak hartua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Horixe da neskatoak azkeneko behar duen gauza, egonarririk gabe eta bete ezinezko eskaerekin estu hartuko duen emakume burges neurotiko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Ez ezazu hain estu hartu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

Idorraren hila, sikutearen hila, agorrarena, euri gutxi samar egiteaz aparte, beroak lurra erre eta estu hartzen duelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 305. orr.

· Ondorio lazgarriak eragiten ditu batzuetan arauak estuegi hartzeak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 171. orr.

6 estu eta larri adlag

Urduri, estu eta larri, hartutako mezuen karpeta zabaltzen du, baina..., karpeta hutsik dago. "Lau egun besterik ez dira falta!", errepikatu nuen estu eta larri.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.

Aita ere estu eta larri egonda haurraren zain.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.

Hor dabiltza gero, estu eta larri, irriak, zirriak eta musuak baino ez dituztelarik bidelagun.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

-Lana bukatu zenuen -esan zuen, estu eta larri, defentsiban jarririk-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 218. orr.

Oraintxe ari gara anaiari egin geniona ordaintzen, hura estu eta larri erreguka ari zitzaigunean ez baikenion jaramonik egin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 118. orr.

7 estu-estu (orobat estuestu g.er.)

Lurrezko pasabide estu-estu eta apal batean zegoela ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 160. orr.

Mantal bitxi bat zeraman, gauza astun bat, besoen azpitik igaro eta bizkarra inguratzen zioten zintak zituena, gero berriz aurrean gurutzatu eta korapilo estu-estu batean lotzen zirenak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.

Nola joan zen presaka bere komodara, eta nola handik gerriko bat atera zuen, liburua estu-estu lotzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

Denetarik zegoen mahai gainean: letra txikiz estu-estu idatziriko orriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Gona urdin batez jantzirik, batera zabala eta luzea, bluxa zuria zeraman, gerrian estu-estu bildurik, eta buruan zapi zuri bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 306. orr.

Bular eta ipurtalde estu-estuak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 63. orr.

Ilara estu-estuetan, uniforme beltzez jantzitako milaka soldadu lerrokatzen ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Alabaina, galtza estu-estuetan eta top gaitzean haragi ugari eroriak ageriago, errealitatea bere gordinean azaltzen zen: hogeita bi urteko neskaz mozorroturiko berrogeitakaduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Eguraldiarekiko nire lotura hortxe korapilatu zen estu-estuan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 67. orr.

Estu-estuko laguna du.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

8 estu-estuki

Eta giza-harremanak jorratzerakoan estu-estuki harremanetan agertzen dira afektuari dagozkion loturak (maitasuna), eta gizarte mailako loturak (politika).  Berria - Kultura   2006-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arau estu (4); arnasa estu (6); artean estu (7); artean estu estu (6); ataka estu (6); bati estu (5); begiak estu (6); begiak estu estu (5); besarkada estu (11); besarkada estu batean (4); bezain estu (7); bide estu (15); bide estu eta (4); bidexka estu (5); burua estu (6); denboraz estu (4); elkarren kontra estu (4); elkarri estu (6); ere estu (16); ere estu eta (5); errepide estu (4); eskailera estu (10); estu baina (7); estu bat (51); estu bat zegoen (4); estu batean (59); estu batek (5); estu batekin (4); estu bateko (7); estu baten (15); estu batetik (18); estu batzuk (8); estu besarkatu (29); estu besarkatu ninduen (7); estu besarkatu nuen (4); estu besarkatu zuen (8); estu besarkatzen (5); estu bildurik (4); estu bizi (4); estu dabil (4); estu egin (9); estu eginda (21); estu eginik (6); estu estu (228); estu estu besarkatu (15); estu estu egin (9); estu estu eginda (21); estu estu eginik (6); estu estu eta (4); estu estu heldu (5); estu estu kokatuta (4); estu estu lotzen (6); estu estua (12); estu estuak (7); estu estuan (7); estu estutik (4); estu eta (226); estu eta larri (130); estu haren (4); estu hartan (10); estu hartu (103); estu hartu behar (4); estu hartu beharko (4); estu hartu dute (4); estu hartu eta (5); estu hartu nahi (7); estu hartu zituzten (5); estu hartu zuen (25); estu hartu zuten (7); estu hartuko (17); estu hartuta (14); estu hartuz (4); estu hartzea (5); estu hartzeko (30); estu hartzen (34); estu hartzen ari (5); estu hasi (7); estu hasi zen (4); estu heldu (11); estu heldu zion (4); estu helduta (4); estu heltzen (6); estu honetan (6); estu hori (8); estu horretan (4); estu hura (6); estu ibili (13); estu itxita (7); estu jarri (5); estu kokatuta (4); estu lotu (14); estu lotua (12); estu lotuak (7); estu loturik (23); estu loturiko (4); estu lotuta (21); estu lotuta daude (4); estu lotutako (8); estu lotzeko (4); estu lotzen (14); estu luze (5); estu samar (13); estu samarra (8); estu sartu (4); estu zegoen (4); eta estu (74); eta estu bat (4); eta estu estu (18); eta estu hartu (9); eta estu hartzen (4); eta estu lotu (4); ezpainak estu (8); galtza estu (4); gela estu (9); gobernua estu (5); hain estu (29); harreman estu (6); harryk estu (7); harryk estu eta (7); hortzak estu (5); hura estu (5); kale estu (24); kale estu batean (4); kale estu eta (5); kalexka estu (4); karrika estu (10); kontra estu (16); kontra estu estu (14); korridore estu (12); korridore estu batean (5); lehia estu (6); leiho estu (5); leku estu (5); lotura estu (6); luze eta estu (4); oso estu (36); oso estu batean (4); oso estu hartu (7); partida estu (8); partida estu batean (4); pasabide estu (11); soineko estu (4); tarte estu (6); zen estu (4); zion estu (4); zuen estu (8)

ahalik eta estuen (4); are estuago (10); are estuagoa (5); arnas estua (7); arteko harreman estua (8); arteko lehia estua (7); arteko lotura estua (7); arteko lotura estuak (4); askoz estuagoa (4); ataka estuan (4); ate estutik (8); baino estuago (26); baino estuagoa (8); bat estuago (9); beltz estuak (5); bezain estua (7); bide estua (5); bide estuan (4); bide estutik (5); borroka estua (7); borroka estua izan (4); elkarlan estuan (5); ere estua (4); errepide estua (4); errepidea estua (6); errepidea estua da (4); eskailera estuetan (4); estu estua (12); estu estuak (7); estu estuan (7); estu estutik (4); estua baita (4); estua da (32); estua dago (7); estua dauka (5); estua dela (6); estua delako (5); estua du (26); estua duela (5); estua duen (7); estua dute (17); estua dutela (8); estua duten (11); estua dutenak (4); estua eduki (4); estua egin (5); estua espero (4); estua eta (44); estua eta ikusgarria (4); estua izan (110); estua izan da (7); estua izan du (8); estua izan zen (31); estua izan zuen (16); estua izan zuten (20); estua izango (46); estua izango da (24); estua izango dela (8); estua izango dute (5); estua izaten (8); estua zen (24); estua zuen (4); estua zuten (4); estuago besarkatu (5); estuago eta (9); estuago hartzen (5); estuago heldu (6); estuagoa da (11); estuagoa dela (4); estuagoa izan (9); estuagoa izango (14); estuagoa izango da (7); estuagoak ziren (4); estuak dira (17); estuak ditu (6); estuak eta (18); estuak ez (4); estuak izan (14); estuak ziren (7); estuak zituen (5); estuan behera (6); estuen artean (6); estuetan barrena (9); estuetan gora (5); eta estua (28); eta estua da (4); eta estuago (31); eta estuagoa (15); eta estuagoa da (5); eta estuak (14); eta estuen (6); ezin estuago (6); final estua (5); garaipen estua (5); gero eta estuago (17); gero eta estuagoa (12); geroz eta estuago (5); hain estua (10); hain zen estua (5); harreman estua (109); harreman estua du (9); harreman estua dute (6); harreman estua dutela (4); harreman estua duten (4); harreman estua eta (4); harreman estua izan (22); harreman estuagoa (11); harreman estuak (28); harreman estuak izan (6); harreman estuak zituen (4); harreman estuan (9); harreman esturik (4); harremana estua (4); inoiz baino estuago (5); jarraipen estua (8); kale estuak (6); kale estuen (5); kale estuetako (4); kale estuetan (10); kale estuetan barrena (4); kale esturen batean (3); kaleak estuak (4); koska bat estuago (6); lehia estua (78); lehia estua izan (27); lehia estua izango (19); lehia estuagoa (7); lehia estuagoa izango (5); lehia oso estua (6); lehiarik estuena (4); leku estua (7); lotura estua (76); lotura estua du (14); lotura estua dute (5); lotura estua duten (7); lotura estua izan (9); lotura estua izaten (4); lotura estuagoa (4); lotura estuak (12); lotura esturik (4); modu estuan (5); muga estuak (4); norgehiagoka estua (4); oso estua (45); oso estua da (4); oso estua izan (11); oso estua zen (7); oso estuak (12); oso harreman estua (8); oso lehia estua (8); oso lotura estua (12); partida estua (19); partida estua izan (5); partida estua izango (6); pasabide estua (4); pasabide estuan (4); praka estuak (4); soineko estua (4); zaitezte ate estutik (4); zen estua (6); zentzu estuan (7); zentzurik estuenean (5); zerikusi estua (9); zuen harreman estua (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus