Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estrukturalista 1 izond estrukturalismoarena, estrukturalismoari dagokiona.

Otegik azterketa estrukturalista egin zuen; Toledok ere bai, baina semiologiaren edo narratologiaren ildotik.  Berria - Kultura   2006-03-08

Dekonstrukzio hitza asmatu duen Jacques Derridak testuak ikertzeko bide tradizionalak, biko aurkakotasunetan oinarritutako bide estrukturalistak, baztertzen ditu eta ez du ez sistema, ez teoria, ez metodo ezta egitaraurik ere nahi.  Berria - Harian   2005-12-06

Neopositibismoaren ondokoen analisi estrukturalista zientifikoetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Frantzian estrukturalismoa eta postestrukturalismoa hedatu ziren, "susmoaren eskolaren maisuak" (Karl Marx, Sigmund Freud, Friedrich Nietzsche) berreskuratu bezain fite, Ferdinand de Saussure-ren linguistika estrukturalistaz gain.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

2 estruturalismoaren aldeko pertsona.

Beste batzuk, semantizistak -van Fraassen, estrukturalistak, etab.-, lehen gai-zerrenda gaurkotzen saiatu ziren, hura Kuhnen galbahetik iragaziz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

Semantizisten eta estrukturalisten arabera, ostera, teoria ez da identifikatzen sistema formal edo hizkuntz formulazio batekin, eredu klase batekin baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus