Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Europan Pragako Zirkulukoak eta horien ondorengoak dira estrukturalismoa hotsaren azterketan garatu dutenak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.
Teoria unibertsalistetan (estrukturalismoan bezala), herri guztiei dagokien alde komuna bilatzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.
Estrukturalismoa bezalako jakintza berriak eta askatasun sexualaren aldarrikapenek aise igaro zituzten unibertsitatearen hormak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.
Frantzian estrukturalismoa eta postestrukturalismoa hedatu ziren, "susmoaren eskolaren maisuak" (Karl Marx, Sigmund Freud, Friedrich Nietzsche) berreskuratu bezain fite, Ferdinand de Saussure-ren linguistika estrukturalistaz gain. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.
Estrukturalismoaren esparruan egindako gramatika-lanak gutxietsi gabe, onartu beharra dago abiapuntutzat zeuzkaten hipotesiekin ezin zirela urrun heldu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.
Estrukturalismoa jorratu du, Ipar Euskal Herriaren egoera, Jainkoaren heriotza, Marcuseren emaria. Berria - Harian 2006-03-19
Estrukturalismoan, arazo handia izan zen neutralizazioarena. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 116. orr.