Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estropezuka (orobat estrapozuka g.er., estropozoka g.er., estropozuka g.er. eta eztropezuka g.er.) 1 adlag estropezu eginez.

Crabbe estropezuka abiatu zen aurrera, bere beso luzeak luzatuta, zonbi bat bezala. ohiko lurrin itogarriak eztul eginarazi zion Harryri, hango aulki eta mahai artean estropezuka aurrera joan zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Lasterka abiatu nintzen, itsu; lurrera eroria zen norbaiten bizkarrean ipini nuen hanka, eta estropezuka jarraitu nuen, baina ez nintzen jausi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.

Jaiki, haztamuka galtzazpiak bilatu, eta haiek eskuan hartuta, haztamuka berriz ere eta bidean aurkitzen nuen guztiarekin estropezuka, ate aldera egin nuen lasterka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 7. orr.

Bizirik geratu diren apurrak, eta ez dira asko orain, itzuli egin dira, estropezuka egin dute atzerantz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 144. orr.

Memok estropezuka egin zuen aurrera jauregiko ateraino.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Azken pixa-ttanttak astindutakoan, atzera berriz egin dute taberna barrura, galtzontziloak orkatiletan eta estropezuka.     «Bizia lo», 2003 - 152. orr.

Animalia jaiki zen, eta balantzaka, itsua balitz bezala estropezuka, hankak elbarriek ohi dituzten bezala arrastaka eramanez, hormaren kontra orban zuri bat eratzen zuen zapia zegoen lekuraino joan zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.

Nahikoa egin zutenean, ihes egiten utzi ziguten, jauzika eta estropezuka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

Harry itsuka joan zen Ronen atzetik argi hartarantz, zabuka eta estropezuka, eta berehala argiune batera irten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 230. orr.

Skinnyk atzetik segitu zion, estropezuka, bidezidor meharrean zehar, zuhaixken artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.

Apaiz eta profetak ere estropezuka dabiltza ardoaren eraginez, bidetik oker pattarraren eraginez.  Elizen arteko biblia   Is 28,7

Astiro eta nekez, katuka jaitsi ziren itzaletan, itsuka, estropezuka, haitz, sasi eta adar idorren artetik arrastaka, behera eta behera segitzerik izan ez zuten arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.

Itsumustuka, estropezuka egin zuen korri, jendeak zuzendutako begirakune herratsuei eta iruzkin gaitzesgarriei arretarik eman gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

"Egongo al zarete geldi behingoz!", bota die ama batek bere aurretik lasterka eta estropezuka igaro diren mutiko biei, Hotzak harrapatu, oratu eta estutzen gintuen, baina han jarduten genuen, irristaka, bultzaka eta estropezuka, oinak bustirik, atzamarrak hozmindurik, belarriak gorriturik, begiak gaziturik, sudurra zaldiko nekatuen antzean lurrina zeriola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Gero nekez zutitu eta ziegako ate aldera joan zen estropezuka eta bihotza pilpiraka.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.

Nekatuta eta estropezuka ailegatu nintzen Ikastetxera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 349. orr.

Balantzaka eta estropezuka zebilen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.

2 irud/hed

Estropezuka osatuko du bertsoa, eta askotan, aurrez pentsaturiko bukaerak ere ihes egingo dio.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 20. orr.

Aurrena lan neketsua: idatzitako ikur haiek letrak zirela ezagutu, bakoitza nola ahoskatu behar zen ikasi, estropezuka irakurri, esaten ari zenaren esanahia sumatu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 15. orr.

Baldar jario hasi nintzen hizketan, estropezuka.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.

Horrela, laino artean jauzika eta estropezuka, erori egin zen armadura urregorrizkoa sumendian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.

Bettini Quic Stepekoa hasi zen bizi, baina US Postalek hartu zuen berehala lehen postua, eta haren doinuan joan ziren dantzan atzekoak, estropezuka batzuk eta arin besteak.  Berria - Kirola   2004-07-17

Iaz, ondo zebilen Alemaniako itzulian erori arte, baina handik aurrera estropezuka ibili zen.  Berria - Kirola   2004-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estropezuka egin (3); eta estropezuka (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus