Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estropeatu, estropea(tu), estropeatzen du ad matxuratu, hondatu.
Zerra eskuratu zuenean, Basajaun etorri da ikustera, eta lortu duela jabetu denean, zerra izurratzeko zer asmatuko eta, zerraren hortz bat alde batera okertu zion eta bestea beste aldera, erabat estropeatu ziolakoan, baina entrama galanta eman zion eta, indarrez eta abilidadez, trontza asmarazi horrela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.