Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estrogeno iz eskuarki obarioak sorten duen hormona, emakumezkoen sexu ezaugarri sekundarioen garapena eragiten duena.

Umetokiko paretak odolez betetze hori hormonen ondorioz gertatzen da, batez ere estrogenoen ondorioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Gonada sexualek -obarioak eta testikuluak- eta horiek sortzen dituzten hormonek -estrogenoak eta testosterona- odola, bihotza eta burmuina asaldatzen dizkigute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Medikuek azaldu zutenez, estrogenoak hartzea lagungarri gerta dakieke neskei, gihar-minak kendu eta lunbalgia minik ez izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Munduko kirol agintariek urtarrilean berraztertuko dute debekatutako gaien zerrenda, eta orduan sartuko dute estrogenoa zerrenda beltzean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Datorren urtetik aurrera estrogenoz egindako antisorgailuek positibo emango dute emakumezko kirolariei egingo dizkieten dopinaren kontrako kontroletan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Hori, baina, estrogeno positiboekin lotutako minbiziaren kasuan soilik gertatzen dela nabarmendu dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Aspirina hartzen duten emakumeek estrogeno gutxiago izan ohi dituzte bularretan.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Sojaren susbtantzia kimiko batek estrogeno hormonen moduko eragina izaten du gorputzean zientzialari horien esanetan.  Berria - Gaiak   2004-05-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus