Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estrofa iz poesian, neurri eta errima jakin batera egokitzen den lerro multzoa.

Estrofa hura kantatu zuen, boza eztarrian hausten zitzaiola, eta ezin izan zuen handik aitzina egin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.

Lauaxetaren Lili-negarra poemaren estrofak, berriz, Edorta Jimenez idazleak errezitatu ditu.  Berria - Kultura   2004-10-31

Sarri Sarri abestiaren sorlekuetako bat Martuteneko kartzela bera da: artean preso zegoela idatzi zituen Josu Landak estrofetako batzuk.  Berria - Harian   2005-07-07

Baina tangoak badio, esaten zen Argentinako herri minuskulo horretan, egia izango da estrofaren bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 115. orr.

Lehenik bukaera pentsatzen dutela, eta handik abiaturik gorpuzten estrofa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 102. orr.

Bederatzi errimako estrofak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Poema haien letrak eta estrofak harri eta horma batzuk bezalakoak ziren, etxetxo bat eraikiz joan zirenak, non, finean, gure gogo-arimek ostatu hartu baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 587. orr.

Beste ahapaldi pare batean jarraitzen du ideia bera lantzen, hots, bere oroitzapenen eta errealitatearen arteko kontrastea, edonork hauteman ahal izan duen sentipena, eta sententzia gisako batekin biribiltzen du atal hori azken estrofan: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 133. orr.

Bertsolarien estrofa-moldeei buruz ere gauza jakingarriak esan zituen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Ordena ezberdina da: kantu batean lehenengo estrofa ezinbestekoa da eta poesian ia kontrakoa gertatzen da.  Berria - Harian   2005-08-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen estrofan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus