Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estrobo (orobat estrapu g.er.) iz arrauna toletari lotzeko erabiltzen den sokazko eraztun modukoa. Arrauna toletari lotzeko erabiltzen den sokazko eraztun modukoa.
Estroboak, bai, izan ere, garbi zagon nork eginen duen arraunean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.
Hondarribiak, Ur Kirolak-ek, Oriok, Castrok eta bi galiziarrek Cabo da Cruz eta Tiranek Lituanian eginiko arraunak dituzte tolete eta estrapuen artean. Ipurdiko zintzurra estutu eta jadanik zazpi arroa pisatzen duen adarra behar adina sakonduz estroboari intziri sanoa eragiteko gauza izatea. Berria - Kirola 2004-09-10
-Egunen batean hara joan nendin -esan zuen, estroboari kea zeriola-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.
Lituanian eginiko arraunak dituzte tolete eta estrapuen artean. Berria - Kirola 2004-09-10