Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adulterioaren malezia, agian, libidotik datorke; zailtasun gaindiezinekin topo egin duzu, izan ere, nabarmenki gaitza deritzozun egintza horren maleziaren arrazoi estrintsekoa aurkitu nahian. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 106. orr.
Hauek kontraesan estrintsekoak dira, berriro daramatenak forma diskurtsibo ezberdinen arteko kontrajartzera. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
Onartu behar al da, azkenik, enuntziatuak ezin duela berezko izaera izan eta ezin zaiola definizio egokia eman, hizkuntzaren azterketa guztietarako materia estrintsekoa den neurrian, beraren bidez eurei dagozkien objektua zehazten dutelarik? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 99. orr.
Intrintsekoak erraten dut, estrintsekoa dena baztertzeko, hots, ideiaren eta honen objektuaren arteko egokitasuna izendatzeko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.
Instantzia honen azterketak erakutsi behar du diskurtsoak nahiarekin duen harremana, beretaz jabetzeko prozesua eta jardute ez-diskurtsiboen artean berak jokatzen duen papera ez direla estrintsekoak diskurtsoaren batasunarekiko, bere ezaugarritzearekiko eta bera eratzeko legeekiko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.