Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dioxina zianuroa eta estriknina baino askoz ere toxikoagoa da. Berria - Mundua 2004-12-19
Zenbait esperimentuk iradokitzen dute arratoiek bizkorrago ikasten dutela eginkizun sinpleak burutzen substantzia kimiko batzuk hartuta -horien artean, estriknina, nikotina eta anfetamina-. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.
"Materiala" deitzen diogu lainezaz, badakigularik ere lautik hirutan estrikninaz gozatutako placebo ideal bat besterik ez dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.
Estriknina hidrokloruroa -gai kimiko garratz bat- ia beste edozein substantzia baino errazagoa da dastatzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.
Eskuak astiro eta zehaztasun handiz lehortu ondoren, estriknina-pilulen kutxa txiki bat atera zuen txalekoaren goialdeko poltsikotik, pilula bat irentsi eta halako inurridura bat sentitu zuen zainetan, ohiko inurridura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.