Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estribo (ETCn 91 agerraldi; orobat estribu ETCn 31 agerraldi) 1 iz zelan, oina finkatzeko pieza.

Guti faltan ez ninduen bihotzeko batek bere hartan akabatu: iltzeak, sokak, mosketoiak, estriboak... Yosemiteko Great Captain eskalatzeko adina tresneria zegoen han.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

Mikel Strogoffek zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Igo zen berriz estribo gainera, eta bi eskuekin estuago helduaz ezpatari, eman zion euskaldunari goitik behera haserre bizian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 42. orr.

Zangoa estriboan sartu eta keinu egin zidan igotzen laguntzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

Santxo abiatu zitzaion estriboei eustera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 158. orr.

Kondesa andreak eskua eskaini zion geltokiko buruari eta berak begirunez eskuan muin egin zion, ondotik estriboetara ailegatzen lagundu nahi izan zion baina kondesa andreak eskukeinu batez geldiarazi zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 32. orr.

Kapitain Beltza, orduan, estriboetan zutitu zen eta, ahots ikaragarriaz, oihu egin zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Han gelditu zen zaldi gainean Don Kijote, estriboetan tink eta lantzaren arrimuan, burutapen triste ilunez betea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 123. orr.

2 belarriko hezur txikia, estriboren forma duena.

Hiru hezur txikiz osaturiko kate baten bidez konektaturik daude tinpanoa eta leiho obala; mailua, ingudea eta estribua deritze hezurtxo horiei (duten formagatik).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Mailua tinpanoari irmo loturik dago, eta estribua, berriz, barne-belarriko leiho obalarekin konektatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus