Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalera estresatzera datozen urbano desfasatuak bihurtu dira gure baserritar gazteak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.
Astean zehar ez gara estresatzen, funtzionarioekin egoera bereziak ez badaude behintzat, baina bisitagatik, bai. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Normalean, ni saiatzen naiz aktoreak ez estresatzen, ahalik eta lasaien egon eta hoberena eskaini ahal izan diezaioten publikoari. Berria - Kultura 2006-02-24
Andonirena erantzukizun handiko lana da, eta ez da harritzekoa estresatua ibiltzea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.
Ematen du oporretan ere estresaturik ibili beharra daukatela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 54. orr.
Urtean zehar estresatuta bizi naiz, urduri eta akituta. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 360. orr.
Bertsotan hasi, estresatuta bukatu. Berria - Harian 2005-02-25
-Estresatuta dagoelako! -erantzun zion Ronek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.
Loa hain bat-batekoa eta sakona izateak pentsarazi zidan zenbaterainoko zailtasunak aurkitzen zituen egunean zehar, eta ea batzuetan ez ote zegoen jasan-ahaleraino estresatuta. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.
Atmosferan ozono kopuru handia dagoela eta, estresatu egiten dira landareak. Berria - Gaiak 2004-08-17
Ikusi dutenez, p8 proteinak zelulen hiru geneen erantzuna koordinatzen du, eta zelula estresatzea, blokeatzea eta, azkenean, hiltzea eragiten du. Berria - Gaiak 2006-04-11
Gaitz hauek ohikoagoak direlako pertsona urduri eta estresatuen artean. Berria - Kirola 2004-09-30