Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estremo 1 iz muturra, burua.

Estremotik arineketan abiatu eta, ez beste ekipoko defentsak bakarrik, hainbat jende driblatu behar zen derrigorrez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Muntaia literarioa konbertsio gisako zerbaiten baliabideaz moldatzen da, bi estremoen artean mugimendu (historia) itxura sortzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 137. orr.

Rafael berri honentzat, bi puntu kardinal eta bi estremo besterik ez dago beti ere Athenaiko eskolan edo espazio hermeneutikoan: hatzarekin Platonek seinalatzen duen zerutarra (Ilustrazioa) ala hemen beheko materia, kaosa, erlatibismoa, historia, anizkortasuna.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 162. orr.

2 izond muturrekoa.

Azurza, aztiaren paperean, tesitura estremoan aritu zen, grabeetan.  Berria - Kultura   2004-08-28

3 iz hegal-hegalean jokatzen duen futbolaria.

Eta Agustin, gure estremoa, haserretu egin zen nirekin: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 384. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus