Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estremista izond/iz ideia edo jokaera muturrekoak dituena.

Hori ez da estremista edo muturrekoa izatea.  Berria - Kultura   2004-09-05

Irakiar inginari bati lepoa moztu diotela jakinarazi dute irakiar estremista batzuek.  Herria   2004-10-07

Badakigu Iranek harreman estuak dauzkala Irakeko xiita estremista batzuekin.  Berria - Mundua   2006-03-02

Kulturen eta erlijioen gatazka nahi duten estremistak eta erradikalak hori ustiatzen ari dira.  Berria - Mundua   2006-02-08

Zapaterok «estremisten» eta «erradikalen» koalizioa osatu beharko lukeela ohartarazten hasi dira berriro, indar berriz, PPko burukideak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Agirre 'estremista' da, eta autonomiari buruz hark dituen usteak higuingarri zaizkio Espainiar pentsaera politikoaren iritzi ezberdinetakoei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 212. orr.

Kolonoak sustatzen zituzten estremista juduak joan dira.  Berria - Mundua   2006-01-18

Zapaterok bere automobilean daraman estremista erradikal horietako batek faktura ordainarazi nahi badio, ez diezaiola ordaindu, hori eragozteko han izango baita PP.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Joan den azaroaren 2an ustezko estremista islamista batek Theo van Gogh filmegilea hil ondoren, ekintza bortitz andana gertatu da Herbeheretan  Berria - Mundua   2004-11-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus