Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estremismo iz muturreko joeren edo ideien zaletasuna.

Al Arabiyak, berriz, dio beraiek estremismo guztien aurka daudela eta Al Jazeerari konkurrentzia egiteko jaio direla.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.

Gure baloreak eta bizitzeko era defendatzeko hartua dugun erabakia irmoagoa da beraiek munduan estremismoa ezartzeko nahiarekin heriotza eragiteko eta jende errugabea suntsitzeko duten erabakia baino.  Berria - Harian   2005-07-08

Egoera honek estremismoak bultzatu besterik ez luke eragingo.  Berria - Mundua   2004-01-17

Ez jainko eta ez basapiztia horrek, hirian aurkitzen dizu zoriontasuna; aurkitu ere, bertutearen "erdiko puntuan", hots, hiriaren egonkortasuna ziurtatzen duen neurritasunean ibiliz, estremismoetatik urrun.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

Miren Azkaratek, tinko, euskal hizkuntza eta estremismo politikoa ez nahasteko eskatu zuen, eta, zoriondu beharreko ahaleginez, Pello Zubiriaren egoera atera zuen argitara.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus