Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Freudek, esate baterako, gogamena aztarnategi arkeologikotzat irudikatzea zuen gogokoen, eta geruzaz geruza antzinako estratu lurperatuz betea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.
Ni, Stephenen ondoan eserita, haren begiradari jarraikiz, hantxe hasi nintzen, neure iruditurako, haren begiez ikusten, beheko harri-estratuen ezagupen intelektuala alde batera utzi eta begientzako ikusmirari soilik erreparatzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.
Bide miragarria zen: gero eta altura handiagora igotzen jarraitu genuen urkila beldurgarriak eginez bihurrikatzen zen bidean gora, estratu-zerrendaz osatutako haitzek egindako labar izugarriak hantxe genituela buruz gain. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.
Urtaro guztien estratuak ageri ziren humusaren geruzetan, norabait jotzen zuen hark guztiak, zerbait zehaztu nahian. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.
Lantalde kideek pertsonaia bana hartuko dute hirian diren maila edo estratu sozialetatik, eta haren aurkezpena egingo diete irakurleei, delako. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 136. orr.
Altu-estratu gotorrak halaber, hedoien eta euriaren batasunaren aiduru zeuden. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.
Beste batzuetan aire ingurukariak hautsitako exilioko trenen leihoetarik mendekatzen ziren altu-estratuak zituen pentsaide. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.
Begiak herts eta aldizka kumulu-ninboak zein estratu-kumuluak zitzaizkion argitzen, euriaren bidez batasunera edo zeru zohardia lardaskatzen zuten kurloen gidaritzapean bidaia dei. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.