Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estratosfera iz Lurraren atmosferako geruza, 10 eta 50 kilometroko altueren artean hedatzen dena.

«Iran izango da estratosferara iritsiko den lehen herrialde islamiarra», gogoratu zuen.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Gailu horiek troposferako eta estratosferako datuak bilduko dituzte.Beheko geruzak berotu ahala estratosfera hoztuz joango litzateke eta ozonoa sortzeko prozesua geldiaraziko luke.  Berria - Gaiak   2004-07-11

2 irud/hed

Urruti izeneko batek, esate baterako, baloia hartu eta, Iribarren sakea eginez, baloia estratosferara botatzen zigun beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Ezustean harrapatu nau, eta libidoa zunda globo baten moduan igo zait, braust!, estratosferaraino.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus