Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estrategiari, taktikari eta filosofiari buruzko azalpenak lagungarri gerta dakizkizuke denbora irabazteko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.
Diagnostikoa eta estrategiak. Berria - Ekonomia 2004-05-22
Estrategiak anitz dira, helburua bakarra: denak iraun dezala dagoen moduan. Berria - Kultura 2006-04-30
Estrategiak aurrez prestatzen badira ere, karrerak aurrera egin ahala uneoro aztertzen dira horiek, xehetasunak aldatzeko. Berria - Kirola 2006-04-25
Merkantilisten estrategia barne-ekoizpena sustatzea zen, inportazioen kontra hura babestuz eta esportazioak indartuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Euren estrategia itsuan ez erasotzea da, eta gol jokaldiak atzean hastea. Berria - Kirola 2006-03-08
Hor, Maimonen estrategia jeniala da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.
Hura guztia estrategia ezinago ongi taxutu bati zegokion. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.
Marketina ez al da ba izango, pertsuasioaren eta informazioaren distortsioaren bidez (labelak, zertifikatuak, cause marketing kanpainak, eta abarrek sorturikoak), kontsumitzaileari indarra kentzeko beste estrategia bat? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 179. orr.
Estrategia hori zorrotz aplikatu zuen NDFk. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.
Estrategia horren arabera, ez dago triangelutasunik, objektu banakoak eta antzekotasunaren erlazioa baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.
Estrategia horren porrotaz inork ez du gaur egun dudarik egiten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.
Naval salbatzeko estrategia. Berria - Ekonomia 2004-10-23
Munduko beste eskualde batzuek -Latino Amerikak, Ekialdeko Europak, Indiak- industria- esportazioak sustatzeko estrategia bultzatu zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.
Gure jarduera baldintzatu baino, gure estrategia berretsi genuen orduan. Berria - Euskal Herria 2004-09-24
Eusko Armadaren estrategiaren arduraduna. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 67. orr.
Estrategia hari esker libratu zen azalpen zailak eta mingarriak eman behar izatetik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 69. orr.
Garapenaren estrategia edo aldaera ezberdinez, estrategiaren garapena. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 87. orr.
Alde batetik, galdekatzaileak, eta, bestetik, galdekatua; estrategia biren arteko tirabiraren kontakizuna, azken batean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.
Frustraturik sentitzen direla, irainduta, gizonezkoek gaizki interpretatzen dituztelako beren adiskidetasun adierazpenak, seduzitzeko estrategiak edo sexu harremanetarako deiak bailiran. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.
Badakigu zein diren denbora irabazteko estrategiak. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Esportazioen sustapenerako estrategiak bultzatzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.
Bere estrategiari esker irabazi zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 18. orr.
Estrategiaz egiten da gerra, aholku egokien poderioz lortzen garaipena. Elizen arteko biblia EsZ 24,6
Herren dago gure zientzia eta teknologia garapenerako sistema, oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerketaren hanka, gizarte aurreratu batek eskatuko lukeenaren aurka, garatu gabe baitaude. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.
Ikerketa eta garapena, estrategiazko jardueretan nagusi izaten dena, enpresaren lurralde nazionalean egiten da ia osorik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.
Estrategiazkotzat jo beharko genuke bizitza osorako prestakuntza horretarako eskaintza, honen inguruan sortuko baita unibertsitateen arteko lehia garrantzitsua. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.
Eraketa diskurtsibo baten agerpenak berarekin dakar objektuen berritze zabala, enuntziazio-erena, kontzeptuena eta estrategiena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 195. orr.
Estrategia informatibo nagusiak inoiz baino politikoki zuzenago, hierarkizatuago eta aspergarriago diren urteotan, hemen bestelako ekimen komunikatibo interesgarri eta berritzaileak garatu ditugu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.
Estrategia zuritzailearen hirugarren urratsa. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 24. orr.
Estrategia liberalaren helburua izan da merkatuaren onerako estatuari pisua kentzea, eta aitzakia polita izan da globalizazioarena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 218. orr.
Autodeterminazio eskubidearen inguruan bildutako eragileen estrategia nazional eta demokratikoa. Berria - Ekonomia 2004-02-13
Euskararen legea hor dago eta horren kontra estrategia komuna behar da. Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Aldika baino ez zion begiratzen, erasotzeko estrategia zuzena zein ote zen urduritasunez hausnartu bitartean. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 78. orr.
Poliziaren aldetik estrategia ausarta izan zenik ezin uka. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 176. orr.
Bizitzak, batzuetan, xake-taula bat ematen du: ondo kalkulaturik dauzkazu mugimenduak, eta, bat-batean, haizeak jo, eta uste ez zenuen pieza bat botatzen dizu, eta zure estrategia burutsua hankaz gora ipintzen du. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.
Nafarroako Gobernuak estrategia garbia baliatu du Itoizko urtegiaren auzian: proiektuaren aurkakoak zatitu eta, aldi berean, kriminalizatu. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.
Altxorreko Estatuko idazkari estatubatuarrak zorraren estrategia berri baten ildoak adierazi zituen. Finantzak berrindartzea, estrategia berriaren giltzarria zena, merkataritza-bankuen liberalizazio-politikari kontrajartzen zitzaion. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.
Estrategia desberdin haien emaitza berdina izaten zen: gauaren amaieran mozkortuta itzultzen ziren biak etxera, eta umore txarrez. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 21. orr.
Halaxe irudikatu nituen nik ganbitoaren estrategia liluragarria ikastean: zaharrak, isilak, pentsakorrak, eta bizkarrak etsaitasun adiskidetsu batez taula gainean okertuak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 29. orr.
Estrategia nagusia: kolpea bukaeran. ba ote liteke zerbait zalantzatik at geratzea? J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 101. orr.
Hain zuzen ere hori izango da estrategia kartesiarrak bilatuko duena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.
Estrategia multinazionaletatik estrategia globaletara. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.
Zurekin maiteminduta dagoela esateko deitu du, zuk ere maite duzula eta gureak egin duela... -esan nion garaipena informazioa eskuraraziko zidan nolabaiteko estrategia inprobisatuz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 80. orr.
Subiranotasunean oinarritutako estrategia demokratikoa. Berria - Ekonomia 2004-02-13
Eleberriak eta autobiografiak, esaterako, idatziak dira, beharbada ahozko estrategien arabera idatziak izan badaitezke ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.
Kataluniarrak ere antzeko estrategia bat ari dira lantzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 35. orr.
Orain arte ohiko estrategia erabiltzen ez den bi salbuespen mota aipatu ditugu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.
Amerikar adore, diziplina, estrategia eta iraunkortasunaren erakusketarik zirraragarriena amerikarrek elkarren aurka zertutako gerra batean eman zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.
EHNk garatu duen estrategia planaren arabera, bederatzi herrialdetara bideratuko du jarduna. Berria - Ekonomia 2004-11-11
ChevronTexako multinazionalarekin estrategia akordioa hitzartu berri du. Berria - Ekonomia 2004-12-19
Saudi Arabiaren aberastasunaren iturri den errentaren betikotasuna gorde nahi izatea ikusi da estrategia-aldaketa horretan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Mindu egin nuen benetan, eta estrategia-oker handi bat egin nuen nik horretan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 50. orr.
Industria bultzatzeko estatuaren egituretan sumatzen den estrategia falta erabatekoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Adolfek estrategia-gelara deitu ditu bere laguntzaileak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.
Amorrortuk bazekien Malagaren arma nagusia hasieran egiten duen presioa eta estrategia jokaldiak direla. Berria - Kirola 2004-12-23
Estrategi kontu huts batengatik -gauza sotil horietarako iaiotasun naturala dut nik sortzez, eta zorroztu egin dut gainera dohain hori bizitzan aurrera egin ahala-, gelan utzi nuen bakarrik eta zikinkeriez hizketan segitu nuen Fernandorekin, eguna argitzen hasi zuen arte. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.
Talde-estrategian oinarritzen genuen jardunbidea. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 16. orr.
Ondo dakite hori enpresek, eta horregatik, komunikazio estrategiak egituratu eta abian jar-tzen dituzte beren helburuak lortzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 157. orr.
Anfibioek garatu zituzten lehenengo kontaktu estrategiak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.
Hurrengo kapituluak ekintza-metodoak aztertzen ditu, bai komunista eta bai JOCeko taldeen ekintza estrategiak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.
Bere ekarpenaren aurkako «eraso estrategia» salatu du Batasunak. Gerra estrategian oinarritutako espetxe politika. Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Ezinbestekoa da sindikatu abertzaleekin lankidetza estrategia finkatzea. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Inklusio estrategia bat da, eta horretan elkarrekiko erantzukizunaren printzipioa bere erabateko esanguraz ageri da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.
Iritsi da planak gauzatzeko unea, buruan erabilitako ehiza-estrategiak probatzekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.
Gene berekoiaren defentsa-estrategia seguru asko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 11. orr.
Hazkunde estrategia nazioartean. Berria - Ekonomia 2004-11-03
Sexua moldatze estrategia eraginkorra da, ume heldugabe eta babesgabeak zaintzearekin eta babestearekin zerikusi duena. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 268. orr.
Bertsolarien argudiatze-estrategiak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.
Informazio ona lortzeko, egokiena bilaketa estrategia bat prestatzea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.
Balorazio-eremua zabalagoa da: premisak, justifikazio-estrategiak, etab. hartu beharko lituzke bere baitan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.
Garapenaren nazio-estrategien eta enpresa multinazionalen inbertsio-estrategia pribatuen emaitza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.
Salgai bakoitza zenbatean saltzen den merkatuak erabaki beharrean enpresa estrategiak erabakitzen duenez, trasnazionalak badauka irabaziak non izan nahi dituen erabakitzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.
Ikusi dugu hirigintza estrategia hauek lantzeko ezinbestekoa dela parte-hartzea sustatzea. Berria - Gaiak 2006-02-10
Eskualde-estrategien nagusitasunak ez du ezkutatu behar ugaltzen ari direla gaur jatorriz eskualde desberdinekoak diren enpresen arteko itunen sareak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.
Hiru adibide aurkezten dira hemen, garapen-bideko herrialdeetan aplikatu diren hiru industrializazio-estrategiei dagozkienak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.
Enpresa handien konkurrentzia-estrategiek Triadako merkatu bakoitzean kideak bilatzera bultzatzen dituzte enpresa horiek, koiuntura-desberdintasunek sorturiko aukerak baliatu ahal izateko eta lehiakide zuzenen hedapen lasterregi orori kontra egiteko helburuaz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.
Ukazio eta zanpaketa estrategiak huts egin du. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Konponezinak eta krisiak nahitaez gertatzen direla, baldin eta "bizitza osoko pertzepzio-ohitura eta -estrategiak" aldatu behar badira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
abiatutako estrategia (5); aldeko estrategia (6); aldeko estrategia nazional (4); arteko estrategia (4); aurka borrokatzeko estrategia (4); aurkako estrategia (9); baina estrategia (7); bake estrategia (4); beharreko estrategia (4); bere estrategia (17); beste estrategia (13); beste estrategia bat (8); bi estrategia (11); borrokatzeko estrategia (4); da estrategia (9); den estrategia (10); dituen estrategia (5); du estrategia (10); duen estrategia (18); duten estrategia (7); edo estrategia (5); egiteko estrategia (9); energia estrategia (4); epe luzerako estrategia (4); ere estrategia (5); errepresio estrategia (5); estrategia aldaketa (7); estrategia aldatu (13); estrategia aldatzeko (4); estrategia antolatu (4); estrategia argia (4); estrategia bat (46); estrategia baten (23); estrategia bateratu (4); estrategia bateratua (10); estrategia bati (4); estrategia bera (7); estrategia berri (15); estrategia berri bat (7); estrategia berria (6); estrategia berriak (9); estrategia da (15); estrategia dela (5); estrategia diseinatu (4); estrategia duela (4); estrategia egokia (4); estrategia erabili (5); estrategia eta (29); estrategia eta taktika (4); estrategia ez (10); estrategia ez da (4); estrategia ezberdinak (5); estrategia gisa (4); estrategia globala (4); estrategia hauek (5); estrategia hori (25); estrategia horiek (9); estrategia horrek (13); estrategia horrekin (5); estrategia horren (20); estrategia horretan (8); estrategia hura (4); estrategia izan (5); estrategia jakin (5); estrategia jokaldiak (9); estrategia jokaldietan (5); estrategia komuna (4); estrategia militar (4); estrategia nagusia (9); estrategia nazional (10); estrategia nazional eta (6); estrategia nazionala (4); estrategia okerra (4); estrategia ona (4); estrategia orokor (4); estrategia orokorra (9); estrategia oso (5); estrategia osoa (4); estrategia politiko (15); estrategia politikoa (11); estrategia politikoak (5); estrategia politikoaren (4); estrategia propioak (4); estrategia salatu (7); estrategia sindikala (4); estrategia zehaztea (5); estrategia zehaztea eta (5); eta estrategia (58); eta estrategia hori (4); etaren estrategia (6); euren estrategia (6); euskal ingurumen estrategia (4); ez du estrategia (5); gerra estrategia (20); gure estrategia (5); haren estrategia (4); herri estrategia (5); ingurumen estrategia (4); jarraitu beharreko estrategia (4); kontrako estrategia (5); lortzeko estrategia (6); luzerako estrategia (4); nazio estrategia (11); nazio estrategia zehaztea (4); ohiko estrategia (7); oinarritutako estrategia (4); oso estrategia (7); ppren estrategia (7); psoeren estrategia (4); urteetako estrategia (4); zein estrategia (5); zen estrategia (9); zer estrategia (5); zuen estrategia (11)
bere estrategiak (5); bere estrategiari (5); estrategiak eta (4); estrategiak ez (11); estrategiak porrot (9); estrategiak porrot egin (9); estrategian eta (4); estrategiarekin bat (7); estrategiarekin bat egiten (4); estrategiari aurre (4); estrategiari eta (4); estrategiari eusten (6); estrategiari eutsi (4); estrategiarik ez (4); estrategiaz aldatzeko (4); estrategiei buruzko (4); eta estrategiak (14); eta estrategiazko (4); gerra estrategian (6); gerra estrategiari (4); inolako estrategiarik (4)