Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez baita beharrezkoa Napoleon edo Clausewitz bezalako estratega izatea konturatzeko ezen, mairuek mezulariei eskua eransteko gogoa edukiz gero, eta hauek ospa egin nahi izatera, estuarioa hor egongo zela agudo atzera egiteko edozein saio mozteko, baldin eta, bitartean, moriskoen oldar-brigadek, inguratze-mugimendua eginez, ez bazituzten lehorreratzeko gabarrak hondatzen.-Izan ere, estratega on bat duk gerra irabaztetik galtzera dagoen aldea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 234. orr.
Konstituzio demokratikoa zuen Tarentok, eta zazpi aldiz hautatu zuten Arkitas estratega. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.
Tarento ahaltsuarekiko gerra baten beldurrez, amore eman zion Dionisiok estrategaren nahiari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.
Handik ez oso luzera, gainera, Erakundean gora egitea lortuko zian, eta bertan iraungo zian, estratega aparta horrek, atxilotu zuten arte. «Bizia lo», 2003 - 126. orr.
Castillo jeneralak mundu honetara ekarri zituen 26 kreaturetako bat da eta, ikusten den legez, maitasun batailetan estratega handia dugu hura. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.
Manipulazioaren estratega. Hemengo estratega komunikatiboek AEBetan dute beren iparra. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.