Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estrapolazio iz estrapolatzea.
Kontuan izanik hiru emakumetik batek baino ez dituela tratu txarrak salatzen, datuen estrapolazioa eginez esan daiteke Hego Euskal Herrian 15.000 emakume inguruk jasaten dutela bikotekidearen indarkeria. Berria - Harian 2005-11-24
Errazkeria litzateke datuon estrapolazioa eginda paralelotasun ideologikoak ontzea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 168. orr.
Ematen du hau guztia gertatzen dela zuk hartu duzulako azterketa-metodo garaikideetatik, ez lan enpirikoa eta serioa, baizik eta bi edo hiru gai, estrapolazioak direnak beharrezko hastapenak baino gehiago. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 226. orr.