Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estrapolatu, estrapola, estrapolatzen du ad ezaguna den zerbait beste alor batean aplikatu ondorioak ateratzeko.

Kopuruak ikaragarriak ziren, baina Flora ona zen matematiketan, eta laster estrapolatu zituen orotarako datuak hamarrekoetara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

Fermaten aierua estrapolatuz: zenbaki oso baten n-garren bi berreturen batura ezin da izan zenbaki oso baten n-garren berretura: xn yn=zn.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.

Mantuako Medikuen Institutuak aipatzen dituen datuak 1974-1991ko errauste planta batenak direla diote Txingudi Zerbitzuek; eta beraz, ezin direla beste inongo egoeretara estrapolatu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Emaitzak estrapolatu ostean, kutsatutakoak 3.800 pertsona inguru izan daitezkeela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Laborategiko frogetan gizakiari ez beste abereei ematen zaie botika, eta laborategiko baldintza kontrolatuetan lortutako emaitzak gizakira estrapolatzea problematikoa da ezinbestean.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Madrilen azterketak egin dira eta horko datuak gainontzeko herrialdeetara estrapolatuz, uste da 70ko hamarkadan mila bat gizon sartu zituztela preso homosexualak izateagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Quine-ren adierazpena erabiltzeko, hizkuntz teoria batek azalpen orokorra emango dio hizkuntzan egon litekeenari, "dagoena gehi dagoena deskribatu eta estrapolatzen duten arauen soiltasunean" oinarriturik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.

Bestela esanda, igelekin ozta-ozta lortzen zena besterik gabe estrapolatzen zuen hainbatek gizakietara.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Garbi erakutsi, alegia, azterketa genetikoaren mugak, bera giltza guztien jabe ez den esparru batera estrapolatu gabe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus