Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da behar bezala aztertu gerra ondoko estraperloa, gutxiago liburu kontrabandoa, baina klandestinitatean jasotako hainbat aldizkari eta liburuekin euskaltzaletua da Katakunbetako belaunaldia deitua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Gurasoen jaioterrira itzuli eta Ezterenzubin (Behe Nafarroa) egin zuen haurtzaroa, eta estraperloan jardun zen Orbaitzetan eta Garraldan, gaztaroan. Berria - Kultura 2004-01-11
Euskal Herrian estraperloan aritu ondoren, 1965ean hartu zuen Arizonarako bidea, artzantzan jarduteko. Berria - Kultura 2004-01-11
Atxikoria-ura su gainean, eta bezperan estraperloan lortu ahal izan nituen ogi zuri bi mahaiaren gainean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.
Esan nizun Margarenean edozenbat arroz aurki dezakezula estraperloan, esaiozu gaixotasunagatik dela eta nik errezetatutakoa, ea apur bat merkeagoa egiten dizun. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 66. orr.
Herrirakoan, berriz, ez zen eroslerik falta, ondo estimatua baitzen sasoi hartan estraperloak eskain zezakeen guztia. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.
Estraperloak irabazi eder askoak bideratu zizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.
Ez nekien Gorritira bidean ibiltzen zinenik gauez estraperloko irina ekartzeko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 169. orr.
Estraperloko etekina ezkutuan utzi ondoren, herrirako itzulera isilean egin zuen Erramunek. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.