Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estrangulatu, estrangula(tu), estrangulatzen du ad eztarria estutuz arnasa hartzea eragotzi hil arte.
Ihesginak estrangulatu egin nahi izan du, baina alargunak ileko gantxoarekin mehatxatu eta eskulotu egin du. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.
Aurre egiten zaienean koldar nazkagarriak baino ez dira.Pretendiente likits horiek banan-banan estrangulatuko ditut. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.
Ez dakit pistolaz edo estrangulatuta hil ote nuen, baina neuk hil nuela seguru nago. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 58. orr.