Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estraineko 1 izlag lehendabizikoa.

Jean Haritxelhar ordezkatu eta euskaltzainburu berria da; estraineko bilbotarra Euskaltzaindiaren historia luzean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 24. orr.

Chicarela (Flitter taldeko Javi Zurbano gitarristaren proiektu berria), Ezinean (Azpeitikoak, hardcore melodikoa lantzen dute) eta Sök (Iruñea, rock melodikoa) taldeen estraineko lanak kaleratuko ditu Gorrek uda aurretik.  Berria - Kultura   2006-01-26

Rossatok ongi ikusi zuen bere burua estraineko partidan.  Berria - Kirola   2004-09-05

Unbe kafetegiko hitzorduaren porrot itzela jasan ondoren, hoztu egin zitzaion estraineko poz hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 104. orr.

Atzoko estraineko zenbakiaren ondoren, otsailaren erdialdetik aurrera hasiko da egunero kaleratzen eta nahi duten donostiar guztiek etxean jaso ahal izango dute, doan.  Berria - Harian   2005-01-20

Ikertzaileekiko estraineko harremana Miramar jauregian buruturiko udako ikastaro batzuetan izan genuela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 95. orr.

Nire bizitzan estraineko aldiz pentsatu nuen ez zegoela niretzat inongo babesik, bakar-bakarrik atera beharko nituela babak eltzetik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

Joseba Andoni Larreategi, Mertxe Gil eta Sendoa Ortega aktoreek Bakarrik izeneko neskatilaren ibilierak antzezten dituzte estraineko aldiz Leioako Umore Azokan.  Berria - Kultura   2004-05-26

Proustez hitz egiten zuten, gazte hura proustzale sutsua baitzen, are gehiago, Italian Prousti buruz idatzi zuen estrainekoa zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.

2 estrainekoz lehendabizikoz.

Rekarte da, hain zuzen, harrobiak postu horretan eman duen azken jokalaria, eta zortzi urte igaro dira jada Ligan estrainekoz jokatu zuenetik.  Berria - Kirola   2004-12-01

Biharko batzarra, beraz, akziodunen lehen batzar nagusia izango da, eta estrainekoz, 24.404 akziodunek izango dute bertan parte hartzeko aukera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

2003an Europan azaldu zen estrainekoz, Alemania, Belgika eta Herbehereetan.  Berria - Gaiak   2004-02-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus