Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estrainatu 1 da/du ad saiatzen hasi; lehen aldiz erabili.
Ezustekoa izan zen niretzat atzo egunkariren batean irakurri nuena: Rebellin eta biok etapa berean estrainatu ginen: duela 13 urte Errenterian. Berria - Kirola 2006-04-06
Berriturik estrainatu dute. Herria 2001-02-22
Marinel gordin, estrainatu berriak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 120. orr.
2 atzerrita desterratu.
Han topo egin zuen Mario Onaindia, Teo Uriarte, Larena eta Dorronsororekin, eta elkarrekin egin zuten Bruselara bidaia, estrainatu gisa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 103. orr.