Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estrabiko izond estrabismoarena, estrabismoari dagokiona.

Halako batean, ertzainaren begi estrabikoek aurkitu dute nire aurpegia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.

Errezelo haiek guztiak Julian Deereren begi estrabikoetan loratzen ziren, udako goiztxinta ederretan ihintza loratzen den bezain galant eta ostenezin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

Ez zidan haren begirada estrabikoak atzeraka eragin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 19. orr.

Gogoa lauso, nire pentsamendu bertsua zerabilen hark ere buruan: Dylanekin joan zen neska estrabikoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.

Begi batez zuzenean begiratzen zidan, bizi; besteaz ez zuen inora begiratzen; bestea estrabikoa zen, edo hilik zegoen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 121. orr.

Ez naiz izutzen: ertzaina estrabikoa da, Perti kimikako irakaslea bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.

Begi apur bat estrabikoa zuen neska beltzaranak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus