Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estrabagante izond bitxia, nabarmena edo itxuragabea dena.

Ez dakit bizitza antzerki baten moduan bizi duten, ala bien arteko mugak hautsi dituzten izaki estrabaganteak diren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 161. orr.

Ez zen belarra eta sastraka eta zuhaixka beste barik, harri estrabagante batzuk ere bazeuden, han-hemen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.

Ez zekien zergatik gogoratzen zuen hori, non eta museo estrabagante baten aurrean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 170. orr.

Literatura "deserosoa" eta "estrabagantea" ere deitu izan zaie horrelako jolas eta joko alferretan denbora "xahutzen" ibili direnen emaitzei.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.

Iruditu zitzaion haizea, hain primarioa ez balitz, gomaespumaz eginda egongo litzatekeela edo antzeko beste material estrabagante batez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 60. orr.

Franco diktadorearekin izandako harremana, Dalik berak bere artelanen gaineko eragindako zalantza, estatubatuar aberatsei emandako koipea, Espainiako gerra ondoren eta beranduago estrabagantea izateak, pinturaren banalizazioak... ez zuten indartu Daliren estimua.  Berria - Kultura   2004-05-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus