Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire herriko Antzoki Txikiaz hitz egin nion, eta Balter jaunak proba bat egiteko ekarrarazi ninduela eta hortik ez zela deus atera, eta horregatik erabaki nuela estra moduan lan egitea. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 68. orr.
Estra bat izaten segituko dut nire aukera ailegatzen den arte. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 70. orr.
Paperik garrantzitsuenak zein aktorek egingo dituzten erabakita dago jada, eta hemen aukeratzen dugun jendea estra izateko hautatzen dugu. Berria - Kultura 2004-08-22
-Estra bat besterik ez naiz -esan nuen nik-, ezin dut lortu agenterik. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 57. orr.
Gauza berria da bederen estra batek publizitateari muzin egitea. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 60. orr.
Mona neska gazte bat da, auzigelan istilua sortu zuena Dorothy Troterri, hau ere zineko estra, hiru urteko kartzela-zigorra jarri ziotenean bere burua errudun deklaratu ondoren lapurreta larria egin izanaz. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 23. orr.
'Aida' lanean parte hartuko duten ehun estra hautatzeko proba egingo dute BECen. Berria - Kultura 2006-05-09
Estren egoera hobetu nahi dute. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 158. orr.
Hollywoodeko hogei mila estren sinboloa zarete. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 98. orr.
Etzazula ahantzi estren gainean idatzi behar duzun nobela. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 229. orr.
Hemengo inork ez zaitu ezagutzen; ez dakite estra soila zarela. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.
Neska-mutil arruntak izateak, estra arruntak izateak errealago eginen luke. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 98. orr.
A, ez dut esan nahi estra-lana ogibide bezala. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 97. orr.
Nik behin esan nuen euskaldun izatea lan estra bat zela; bazirudien gainerako lanak zeudela eta gero euskaldun izatea ere bai. Berria - Harian 2006-03-24
Gabonetako ordainsari estrarik ez diete pagatu, ezta aparteko ordurik ere, maiatzetik. Berria - Ekonomia 2006-01-28
Sasoia amaitu bitartean zuzendaritzak ez duela inolako irabazi estrarik aurreikusten. Berria - Kirola 2004-03-16
Onartuko zutela berriz ere lehengo baldintza berdinekin, antzinatasuna eta paga estrak ahaztu gabe Estra, estra, estra. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.
«Estra, zer izaten da?» «Batzuek nahi izaten dute defuntua pixka bat apaindu...». Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 90. orr.
Ordu estrak maite ditu esklabo berriak, auto handiak, eta bigarren etxea edukitzea. Pako Aristi «Note book», 2005 - 103. orr.
Zientziazale amorratuak dira gehienak, eta horrelakoei beti izan zaie errazago ordu estrak egitea. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 72. orr.
Denak ordu estrak sartzen gelditzen dira, ni naiz zortzi ordukoa bertzerik egiten ez duena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.
Fabrikan ordu estra piloa sartu behar izaten nuen soldata eskasa pittin bat osatzeko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.
Sindikatuek lanorduak gutxitzeko eskatu diote Adegiri, urtean 16 ordu gutxiago lan egitea, eta, ahal denean, ordu estrak kentzea. Berria - Ekonomia 2004-05-15
Korear nagusiek Ekialdeko pentsaera zeukaten lanari buruz eta, nahiz eta Andu gaixoak ordu estra mordoa egin, kalera bota zuten, lan gutxiegi egiten zuelakoan. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 33. orr.
Ez da ika-mika gehiago izanen ordu estrei buruz eta ez dugu lan eginen gau guztian inongo akordiorik gabe. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 190. orr.
· Ederto batean biziko ginateke orain, sartu dituzun lanordu estra guztiak behar bezala ordaindu izan balizkizute. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.
estra bat (8); estra batek (3); lan estra (3); ordu estra (4); ordu estrak (11)