Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estortsionatu, estortsiona, estortsionatzen 1 du ad norbaitengandik dirua edo onuraren bat lortu mehatxuen bidez.

Gonzalezek zehaztu zuenez, Sintrabik «ez du inor mehatxatu edo estortsionatu behar izan», eta gezurra da «inoiz indarkeria baliatu» izan dutela.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Enpresa handiak estortsionatzetik oso enpresa arruntak estortsionatzera pasatu da ETA, tailerrak eta abar.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Leku santuetarako bidaiarekin jarraitzeko ideiaren aldekoek esaten zuten Espainiako edo Afrikako itsasoan aurkituko zituzten naoei dirua eta salgaiak estortsionatuz probetxu eta irabazi handiagoak egingo zituztela, anakronismo honetaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 64. orr.

Duintasun hori ez dago estortsionatzerik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

2 (era burutua izen gisa)

Gaur-gaurkoz ere, indarraren erabileraren ondoriorik latzenak jasaten dituzten milaka mehatxatu eta estortsionatuei.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus