Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estortsio 1 iz norbaitengandik dirua edo onuraren bat lortzea mehatxuen bidez.

ETAk «indarkeria, xantaia eta estortsioa erabiltzen jarraitzeko borondatea» agertu duelako atentatuen bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Epaileak «gizarte ondasunen erabilera okerra, gaizkileen elkartea, terrorismoa finantzatzea eta estortsioa» leporatzen dio Charles Pieriri. enpresaburuek uste dute estortsioa amaitzea ere su-etenaren barruan sartzen dela.  Berria - Mundua   2004-04-16

Indarkeria behin betiko desagertzen denean, hots, hilketarik, mehatxurik eta estortsiorik ez dagoenean, orduan, Kongresuko ebazpenak dioen moduan, eta Ajuria Eneko 10. puntuak zioen moduan, elkarrizketa mahaia martxan jartzeko unea izango da.  Berria - Harian   2006-03-25

Espainian behin betiko amaitu ditzagun estortsioa, indarkeria eta terrorismoa.  Berria - Harian   2006-03-24

Asturiasko printzeak gaitzetsi egin zituen «enpresaburuei eta herritar guztien eskubide eta askatasunei eragiten dieten terroristen ekintza onartezin, mehatxu eta estortsioak».  Berria - Ekonomia   2006-03-17

Joan den otsailean Bilboko portuko garraiolariek egindako grebaren ondorioz egindako txostenak «estortsio» delituaren zantzuak ikusten ditu, eta errudunak seinalatu: «Tarifei buruzko gehiegikeriaz egindako akordio horiek izenpetu dituzten Sintrabiko kideak».  Berria - Ekonomia   2004-11-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horrela, adibidez, 'zerga iraultzailea' 'estortsio ekonomikoa' deituko da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 101. orr.

Alderdi politikoetako buruzagiei, berriz, «estortsio mafioso horien aurrean isilik gera ez daitezen» galdegin die.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Uste zuen aduana zergak kobratzea maskaratutako estortsioa baino ez zela, hau da, Estatuak gutako bakoitzaren poltsikoan sartzen zuela eskua, ordainetan onurazko ezer eman gabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.

Azken batean, zure gutunak jasotzea bera halako estortsio bat zen niretzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Barregarria da ETAk su-etena ezartzea euskal enpresaburuei estortsio gutunak bidali eta bi astera.  Berria - Harian   2006-03-24

Polizia ikerketa horien arabera, gainera, Nafarroako zenbait enpresaburuk jasotako estortsio eskutitzak su-etena iragarri aurretikoak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

PSOEk ezker abertzalearen aurka «estortsio eta lapurreta politika» daramala iritzita, bide horretatik ezin duela segi ohartarazi zion.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

EB-Berdeetako koordinatzaile Javier Madrazok esan zuen ETAren «estortsio eta mehatxu kanpaina» bateraezina dela prozesuarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordurako diru estortsioa abian zegoen Sizilian.  Berria - Mundua   2004-12-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estortsio eta (6); estortsio gutunak (3); estortsioa eta (4); estortsioa eta mehatxua (3); eta estortsio (3); eta estortsioa (10); etaren estortsio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus