Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estore 1 iz behetik gora biltzen den errezel modukoa.

Atea itxi eta estoreak jaitsi zituen, nahikoa entzun zuten kanpoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.

Estorea jaitsiko diat, argi gehiegi zagok-eta. Errezela eta estoreak itxi zituen Martak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.

Argiaren dirdai urrekarak, estoreen arteko zirrituetatik sarturik, su-txinpart txikiak sortarazten zizkion haren ile-adatsen isla gaztaingorriari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Ez da eguzki errainurik sartzen estoreen zirrikituetatik, zu ez zauden sofa granatean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 61. orr.

Zerua ari da saretzen estoreen bestaldean, baina oraindik ez dago nahikoa argi begirada batetik bestera dauden trapezio kordelak ikusteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.

Bebarrua iluna da, eta estoreetan zehar sartzen diren argi-izpi bakunek agerian uzten dute hautsaren dantza joria.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 89. orr.

2 (izenondoekin)

Estore astunek motelduriko argi hits-herabea ohe gainean nagi zetzan, Adaren gorputz lokartuak tapakiari sortzen zizkion formetan argi-itzalka jolasten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Kortxoaren eskuinaldean berriz, gelako leiho bakarra, estore gris batzuez babestua eta erdialderaino itxia zegoena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Estore hautsi baten dardara zarata.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus