Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estoniar 1 izond/izlag Estoniakoa, Estoniari dagokiona.

Zaldun teutonikoek Siria utzi eta beren zoriona Vistulan bilatu zuten prusiar, letoniar eta estoniar paganoen bizkar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Begira herrikanta estoniar honi: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.

2 iz Estoniako herritarra.

Jatorriz estoniarra zen, Vezenberg herrikoa, eta, etxaldez etxalde, zenbait urteren buruan hiribururaino bertaraino heldu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Oso txarto hitz egiten zuen errusieraz, eta nola nagusia errusiarra zen -Lazarev abizenekoa- eta inguru haietan beste estoniarrik ez zegoen, Jansonek ia bi urte egin zituen isilik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Estoniarrek sinesten omen dute oraindik Finlandiarren atarramentu zaharrean; hain zuzen ere, ipar edo iparrekialdetik jotzen duen haize latza,sukarra eta erreuma-handitsuak berekin ekarri ohi dituena,hango sorgileek azpijokoz bidalia dela uste baitizute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

Eta finlandiarrak, estoniarrak, laponiarrak, txeremiarrak, txuvashiarrak eta permiakak gehitzen baditugu, eta alemaniarrak, grekoak, tatariarrak, Kaukasoko leinuak, mongoliarrak, kalmukak, samoiedoak, kamtxatkarrak eta aleutiarrak gaineratzen, ongi ulertuko dugu horren estatu zabalean batasunari eustea zaila baino zailagoa dela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estoniarra da (4); markko martin estoniarra (3); markko martin estoniarrak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus