Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emaztea, akaberan, senarra eszena hartan ikustean, larritu, estonatu, eta gelatik alde egin beharrean gertatu da. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.
Heietarik zenbait estonatu dira mahastietako patarrak ikusiz. Herria 2002-09-19
Zenbait herritarrek ez zuten ezagutzen leku hori eta estonatuak izan dira ikusiz zer leku pollitean den kartiereko plaza hori. Herria 2003-03-06
Protagonista estonatzen da neska batzuen ideia modernoez eta amaren ikusmolde zaharrak harritu gabe ematen dizkigu, baina ez da liburuan euskalduntasunaz edo baloreez inongo diskurtso hanpaturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.
Fededun amultsuak, fededun gixakoak beti estonatu nau. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.
Estonaturik so egin nion eta buruzagiak behako beltz bat bota zidan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
"Baina, nor etorriko da hona?", galdetu dio kapitainak estonaturik. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 56. orr.
Biharamun goizean ohean iratzartu ginen, gostuan, estonaturik; zerbait gertatu zela eta hau: Geryville hirira arma bila johan zen deskatamendua atakatua izan zela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 63. orr.
Tira ba, konta ditzagun, esan nuen, edo ez, ez nuen hori esan, ezen, esaldi hori baino lehenago, hauxe bota bainuen, estonaturik: nola beste zer hoberik ezean? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.
Maria Sara doktoreak aurrez aurre begiratu zion, zeharo estonaturik, ez zen estonatuago egongo gizonak lore hau lorontzi huts batean agertarazi izan balu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 203. orr.
Zeunerrek ezpainak horzkatu zituen, barrenetik gora zetorkion oihua bertan hiltzeko, hain baitzegoen estonaturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 196. orr.
Joan dira estonatzeko garaiak. Berria - Kultura 2004-02-15
Hobe zen ikusle edo entzule jartzea, beti zegoen algara jator bat botatzeko parada aurkari estonatuaren lepotik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 260. orr.
Oixtian aipatu ditudan jende estonatuek naute nihaur akuilatu eta itzuli mitzuli filosofoetan erdi galdurik utzi! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 43. orr.
Neska ezezagun batekin oheratu ostean giltzurruna kendu zaion buztangorri estonatuak bezala. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 52. orr.
eta estonatuak (3)