Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estonagarri 1 izond harrigarria.

"Geografo anarkista" izan zitekeen, beraz, beretzako moduko titulua, zeina "bankero anarkista" eta gainerako uztartze estonagarrien baldernari eskubide osoz eransten ahal baitzaio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Istant batean, trafikoa izugarri ugaritu zen, biderkatu, eta gidariek, harriduraz beterik, elkarri begiratzen zieten, isilik baina, ausartu gabe esatera autoen matxinada ttipi hura bitxia zela oso, estonagarria, auto asko eta asko berdin-berdin ibiltzen zelarik erregaia aspalditxoan agortu arren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 102. orr.

Estonagarria zait jende batzuek -dendari, botikes, saltzaile, zerbitzari- ezezagunekin kontu-kontari hasteko duten abilezia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Halakorik gertatzen zitzaion lehen aldia zen arren, ez zuen aldaketak ustekabean harrapatu, aspalditik baitzetozkion hasiera batean estonagarri zitzaizkion zeinu haiek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 159. orr.

Irainaren berpizkunderik ez egotera, egunkariko norbaiti estonagarria egingo zitzaion gure hizkuntzaren eta mulo hitzaren lotura Mitxelena baten testuan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Gurasoekin batera joan zen bera ere aurrenekoz alde guztietatik gatz zuriz inguraturik jotzen zuten gizon-emakumeen emanaldia ikusi eta entzutera, eta hain izan zitzaion gustagarri bezain estonagarria non, geldi eta zurrun, harri eta haragi, gatz eta hezur eman baitzuen orkestrak Mozart jotzeko behar izan zuen denboraldia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Ez da dudarik, euskarazko gure kantuek badute arrakasta bat estonagarria!  Herria   2003-09-04

Ez al da hunkigarria? Ez al da erabat zirraragarri eta estonagarria? Itaaaalia! Boccaccio! Hik bai jakin!.  Berria - Kultura   2006-03-21

Estonagarriena, kofesatu nahiz dabiltzanen saldoa!  Herria   2005-12-08

2 (adizlagunekin)

Txosten egileentzat, «euskal laborantzaren egoera aski estonagarria» da.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Panorama hagitz estonagarria jartzen zaigu: alde batean gaixoa sendatzea dioen hitzak, beste batean zikiratzea dio edo esan nahi du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus