Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru hirietako estolderiak egokitu eta luzatzeaz gain, lau iraztegi egin behar izan dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Auto ilara luzeak eragin zituen hiriburuko erdialdeko kalerik garrantzitsuenen barrena, estolderiak ezin baitzuen irentsi zetorkion ur kopurua. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Estolderiak ere zahartuta daude eta euri zaparradak egiten dituenean hodiek ikastola barnera isurtzen dute sobera duten ura. Berria - Euskal Herria 2004-11-23
Bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikiak txikitzen zituzten egunean hamalau urteko neskato bat Bukaresteko kaleen azpira sartzen zen, egunero bezala, hilabete gutxiko alabarekin, estolderian aterpetzeko. egunero, iluntzearekin batera, 2.000-3.000 lagun abiatzen ziren (dira) hiriburuko estolderiara, etxera, egunean eske edo lapurretan ibili eta gero. Ondoan, batek estolderia sareko tapa bat zabaldu zuen eta barrura sartu zen. Berria - Mundua 2004-06-20
Ur eta estolderia faltak bonbek eta balek baino hildako gehiago eragiten dituzte gatazkotan. Berria - Gaiak 2006-03-21